2023/03/22

EUSKARAREN ERABILERA....


Azken egunetan 1. Batxilergoko ikasleek 6 orduko tailer bat jaso dute Lasarteko “Ttakun” elkartearen eskutik.

Helburua, hainbat dinamika eta jolasen bitartez, hizkuntzen inguruan eta bereziki euskararen inguruan hausnarketa bat bultzatzea da. Hizkuntzarekiko jarrera kontziente bat bilatuz, euskararen inguruan egiten diren jardueretan gazteen inplikazioa lortu nahi da.

Oso gustura aritu dira bai ikasleak eta baita tailerreko gidari izan den irakaslea (Ander) ere. Ea orain saio hauen eragina nabaritzen den ikasleen artean.



25 iruzkin:

  1. Tailerra asko gustatu zait, irakaslea oso jatorra izan da eta horrelako tailer gehiago edukitzea gustatuko litzaidake

    ErantzunEzabatu
  2. Oso interesgarria izan da tailerra, izan ere, konturatu gara euskeraz jolasteko eta ondo pasatzeko aukera dagoela. Hizkuntzarekiko gure jarrera agian alda daiteke, hau da, euskara gehiago erabiltzea. Gainera gure hizkuntzaren inguruan hausnartzeko balio izan digu.

    ErantzunEzabatu
  3. Tailer bikaina izan da, euskarari buruz datu asko ikasi ditugu ez genuzkagun eta euskaren inportantziaz jabetzeko balio izan digu. Gainera oso dinamikoa izan da eta oso ondo pasa dugu.

    ErantzunEzabatu
  4. Tailerra ondo dago baina ez det uste euskararen erabilpena bultzatzen duenik. Pertsonalki, euskarari buruzko informazioa jakiteko eta euskara modu dibertigarriago batetik ikusteko ondo dago baina erabiltzerako orduan ez du eraginik.

    ErantzunEzabatu
  5. Ondo pasa dut egun ahuetan euskara bultzatzeko ekintzak egiten. Erabilgarria iruditu zait euskera gainerako egunetan baino gehiago erabili dudalako. Klasekideekin oso gustura egon naiz egindako ekintzetan.

    ErantzunEzabatu
  6. Tailerr polita iruditu zait, ondo pasa dut, baina uste dut ez duela bultzatu euskeraren erabilera. Hala ere egindako jokoak politak iruditu zaizkit.

    ErantzunEzabatu
  7. Tailerra ondo egon da, euskarari buruz ikasi dugu jokuak egiten eta ez zuen ematen klasea ematen ari ginenik. Entretenigarria iruditu zait eta honek erakusten du ikasi dezakegula modu desberdinetara eta ez liburu bat irekitzen eta memorizatzen. 3 saioak azkar pasa zaizkit eta horrelako tailerrak gehiagotan egitekoak dira.

    ErantzunEzabatu
  8. Oso gustura egon naiz, jolasak oso originalak eta dibertigarriak, hizkuntzen inguruan ere ikasi degu, berriro egingo nuen baina denbora gehiago jarriko nuen, eta tailerreko gidaria ere oso atsegina izan da.

    ErantzunEzabatu
  9. Saioa interesgarria eta dibertigarria iruditu zait. Saioak egin aurretik, azalpen luzeak jasoko genituela uste nuen. Baina ez, joku asko egin genituen. Nire ustez lehenengo saioak hobeak izan ziren, entretenigarriak zirelako. Egia esanda, ez nau euskara erabiltzera bultzatu baina Euskal Herriaren inguruan gehiago ezagutzeko balio izan dit.

    ErantzunEzabatu
  10. Oso tailer entretenigarria, benetan beharrrezkoa dela uste dut. Euskeraren erabilera bultzatzeko oso tailer aproposa da.

    ErantzunEzabatu
  11. Tailerrean oso eroso egon naiz eta irakaslearekin oso harreman ona egon da. Nire ustez, gure artean pixkat gehiago ezagutzen ere lagundu digu eta pixkat "askatuagoak" egoten lagundu digu. Orduak ondo banatutak zeuden, baina niretzat pixkat klaseetatik deskonektatzeko saio gehiago egingo nituzke. Azkenean, laguntzen digu euskaraz hitz egiten, gure klaseko harremanarekin ere lagundu digu eta denbora guztian dinamika berdina euki ordez, aldatuz joan gara.

    ErantzunEzabatu
  12. Saio hauek oso dibertigarriak izan dira, joku oso onak jolastu ditugu eta euskara ikasteko modu interesgarri asko erabili ditu.

    ErantzunEzabatu
  13. Egin dugun tailer honekin klase guztietan euskeraren zerbait ikasteko aukera eduki dugu, bai jolasen bidez bai aurkezpenen bidez. Asko gustatu zait tailer hau didaktikoa izan delako. Denok parte hartzeko aukera eduki dugu.

    ErantzunEzabatu
  14. Asko gustatu zait tailer hau egitea. Oso dibertigarria egin zait eta denbora oso azkar pasa zait. Gehien gustatu zaidana klase hasieran egiten genituen jolasak ziren, adibidez, silaren jolasa. Bertan musikarekin egin partez hitz batzuk aukeratu eta historio bat asmatu behar genuen. Hortaz aparte, irakaslearekin ere oso harreman ona eduki dut. Denborari begiratuz, motza izan dela iruditzen zait, ordu gehiagokoa izan beharko litzake nere ustez.

    ErantzunEzabatu
  15. “Ttakun” elkartearekin egindako tailerra oso dibertigarria izan da. Oso gustora egon gara klasean eta tailerreko gidariarekin ere. Euskara bultzatzeko eta hizkuntzen inguruan jakiteko oso ondo dago tailer hau.

    ErantzunEzabatu
  16. Saioetan oso ongi sentitu naiz. Euskararen inguruko datuak ikasi ditut, eta ohartu naiz hizkuntza berezia dela. Gainera, begiralea oso jatorra zen, eta klaseko giroa hobetu da tailerrari esker. Hala ere, ez dut uste jendeak euskara gehiago erabiliko duenik horri esker, nahiz eta euskararen berezitasunaren berri izan.

    ErantzunEzabatu
  17. Oso kurtso aberasgarria izan da, gauza asko ikasi ditugu eta ez euskarari buruz bakarrik. Bizikidetza ikasi dugu baita, klasean jokuak eginaz taldean oso ondo pasa dugu, oso jolas dibertigarrietaz gozatuz. Hortaz gain, euskera uste baina gutxiago hitz egiten zela ikasi dugu. Irakaslea oso jatorra da, eta gainera tailerra ondo eramaten jakin du.

    ErantzunEzabatu
  18. Saio hau oso baliagarria izan zaigu euskara modu dibertigarrian erabiltzeko. Horrez gain, ikastetik deskantsatzeko eta gure gelakideekin ondo pasatzeko aukera ona izan da. Orokorrean, positiboki baloratuko nuke esperientzia hau.

    ErantzunEzabatu
  19. Oso gustora egon nahi tailer honetan, eta hainbat gauza ikasi ditut ere. Euskeraz jolasteko eta ondo pasatzeko aukera badagoela erakutsi digute. Jolasak originalak ziren eta gure hizkuntzari buruz datu ugari ikasi ditugu. Gure hizkuntzaren inguruan hausnartzea eta pentsaraztea eragin digu. Hemendik aurrera, tailer honek euskararen inguruan egiten dugun erabilera kontuan har dezagun eragin dezake.

    ErantzunEzabatu
  20. Asko gustatu zait tailer hau. Hasi aurretik uste nuen dena teoria entzutea izango zela, baina jarduera asko egin genituen hizkuntzari buruz ikasteko, eta hori oso dibertigarria iruditu zitzaidan.

    ErantzunEzabatu
  21. Ikaskuntzaren alde egiten du, lagunduz elkar aberasten digute. Gure autonomia sustatzen dute helduekiko. Tailerra prestakuntza-metodologia gai desberdinak garatzeko aukera eman digu, eta, horrez gain, parte-hartzea, lankidetza, hausnarketa eta komunikazioa indartzeko aukera eman digu. Niretzat, tailer honek gure hezkuntza-maila eta arreta hobetzeaz gain, gure arteko trebetasunak, motibazioa, pentsamendu kritikoa eta heldutasuna areagotu du. Oso gustora egon gara.

    ErantzunEzabatu
  22. Nire iritziz ez nuen uste tailerran jolasak egingo genuela, baizik eta Euskararen erabilpenaren teoria saioa izango zela. Baina, Anderrekin, hau da monitorearekin egin genituenean jolasak, ondo pasa nuen. Eta konturatu ezean tailerra bukatu izana zegoen eta gehiago egiteko sentsazioarekin geratu nintzen. Bukatzeko, esatea jolasetan euskararen erabilpena bultzatzeko tailerran inkorporatzea idea bikaina iruditu zaidala.

    ErantzunEzabatu
  23. Tailer erakargarria iruitu zait, oso dinamikoa baina era berean euskararen gaur egungo egoerari buruzko gauza asko ikasi ditut. Pixka bat luzeagoa izatea gustatuko litzaidake. Hurrego batean errepikatzeko aukera izango bagenu, baietz bozkatuko nuke.

    ErantzunEzabatu