2023/03/30

 


4. DBHko ikasleek irakurri duten azken liburua dugu hau.

David Lozanoren liburu honetan, goizaldean bi bizitza gurutzatzen dira sarean. Bi gazte joko misteriotsu batean: ametsak, ilusioak eta kezkak partekatzen dituzte, baina ez identitateak. Laster emango dute hurrengo pausoa: itsu-itsuko hitzordua. Dena den, ezezagunekin elkartzea arriskutsua da, zeren... denok ezkutatzen baitugu sekreturen bat. Hilotz bat. Mutil gazte baten gorpua. Desitxuratuta dago, eroriko bortitz baten ondorioz. Bizitza gazte bat betiko suntsituta. Galdera asko eragiten dituen heriotza bat. Bi istorio, gau berbera eta susmo ilun bat.


25 iruzkin:

  1. Liburu hau ez zait ezer gustatu, ez zait gustatzen irakurtzea bai oso aspergarria da. Eta ez dut gustora irakurri. Baita ere, esan behar dut ez dudala guztia irakurri.

    Oso aspergarria da 100 orri pasatzen ditu elkarrizketa bakarrarekin, horrez gain, nahaspilatua da pasatzen da tema batetik bestera eta batzutan, pillatzen egiten zara. Bakarrik gustatu zaidana, gaia izan da, atxiloketa etb.

    Liburu hau gure adinekoei ez nioke gomendatuko baino bai adin gehiagokoei.

    Emango niokeen batazbesteko nota: 4,879

    ErantzunEzabatu
  2. Ez dut irakurri osorik etzaidako batere gustatzen izakurtzea baina esandidatenez oso aspergarria da eta historia arraroxamarra dela.Nola ezdudan irakurri ezindiot inorri gomendatu ezta ere nota jarri.

    ErantzunEzabatu
  3. Liburua aspergarria iruditu zait. Irakurtzea gustoko dut, baino liburuaren gaia ez zait bereziki gustatu.

    Erraza da irakurtzeko, kapituluak motzak dira eta istoria gaur egungo egoera teknologikoarekin lotuta dago. Ez zait batere gustatu hiru istorioak aldi berean gertatzea, nire ustez ez du uzten liburuaren mende egotea. Amaiera oso sinplea da eta liburuak irakurtzen badituzu nahiko susmagarria da.

    Ez ditut izan zailtasunik izan liburua ulertzeko eta 10-14urteko umeentzako egokia iruditu zait.

    Emango niokeen batazbesteko nota: 5

    ErantzunEzabatu
  4. Liburua erdizka gustatu zait. Parte batzuk oso interesgarriak eta ulergarriak ziren baina beste liburuko atal batzuk ulertzeko zaia zen eta ez naiz ondo enteratu liburu osoa.

    Gehien gustatu zaidan zatia izan zen hildakoa aurkitzen dutenean eta kaso bat bezalakoa irekitzen da.

    Liburuaren hasiera ez zait asko gustatu.

    Liburuaren gauz txarrak hauek dira: ulertzeko zaia da eta batzuetan oso tostoia.

    Bai. Gustatzen bazaizu irakurtzea.

    Ez nahi dut ezer gehiago komentatzea.

    ErantzunEzabatu
  5. Liburua ez zait bereiziki gustatu. Egia esan, irakurtzea ez dut oso gustuko eta ez dut libururik irakurtzen.

    Gehien gustatu zaidana amaiera da pixkat mugitua zelako. Liburu hau ez zait interasgarri irudi oso aspergarria zen eta oso matxoa.

    Nik gomendako nuke nire adina baino gutxiago duten pertsoneei.

    Emango niokeen batazbesteko nota: 5

    ErantzunEzabatu
  6. Liburu hau ez zait asko gustatu, gustatu zaidan gauza bakarra istorioko bira bat dagoela da, beste ez zait asko gustatu liburua oso motela delako, pasatzen dena erdian kontatu dezake eta hori oso apergarria egiten du. Ere hasiera ez da oso desinteresgarria zen. Zailtasun bakarrak aspergarri dela eta hasiera dira. Bakarrik gomendatzen diot istorio motelak gustzen zaion jendeari. Liburua ez da txarra baina moteltasuna txarra egiten du.

    ErantzunEzabatu
  7. LIburua gustatu zait. Normalean, ez dut asko irakurtzen baino hau ondo irakurri dut.
    Historia generalean gustatu egin zait interes handia sortzen duelako. Baina momentu batzuetan, elkarrizketa gehiegi daudela uste dut baina bestela liburu polita da.
    Nire adinakoentzat gomendatuko nuke.
    Nik emango niokeen nota 8 bat da

    ErantzunEzabatu
  8. Liburua ez zait bereiziki gustatu. Nahiz eta irakurtzea gustatu, liburua ez zait entretenigarria iruditu.

    Ez ditut zailtasunik ezan liburua irakurtzeko. Hau da, hizkuntza eta kontzentrazioa egokiak ziren. Baina gaia eso aspergarria zen. Nire, ustez gaia ez zen oso errealista, bizitza errealean gauza horiek gertatzeko zailak dira eta. Gainera, batzutan pertsonaiekin nahasten nintzen.

    Liburua gure adinekoentzat egokia iruditu zait.

    Emango niokeen batazbesteko nota: 6

    ErantzunEzabatu
  9. Orokorrean liburua gustatu zait gertatu dena espero ez nuelako eta irakurtzeko zailtasun gutxi izan ditudalako. Gainera, nahiz eta pertsonai asko ez egon, istorioa interesgarria iruditu zait eta horrek gertaerak erraz ulertzea eginarazi du, nahiz eta batzuetan pertsonaiaren batekin nahastu egin naizen. Liburua misterioa gustatzen zaionari gomendatuko nioke.

    ErantzunEzabatu
  10. Ezezagunak liburua ez zait asko gustatu. Egia esan, batzuetan pixkat interesgarria zen baina berehala galtzen nintzen. Istorioa zail xamarra zen,oso arreta egon behar zara istoria ulertzeko. Liburutik gehien gustatu zaidan alderdia misterioa izan da. Nire ustez istorio errexago bat jarriko nuke eta elkarrizketa gutxiago

    Emango niokeen batazbesteko nota: 5

    ErantzunEzabatu
  11. Liburu hau gustatu egin zait, normalean irakurtzen ez dudan gaia batena izan arren. Gehien gustatu zaidan momentua azkeneko zatia izan da, hau da, hiltzailea atxilotzen duten momentua. Uste dut ez dudala izan gustoko ez zaidan zatirik, baina bai kenduko nituen McDonald’s-ean dituzten elkarrizketa luze horiek, oso nekagarri egiten delako eta.
    Ez dut inolako zailtasunik izan liburua ulertzeko eta nire adineko pertsonei edo txikiagoei gomendatuko nioke.
    Emango niokeen batazbesteko nota: 7

    ErantzunEzabatu
  12. Liburua interesgarria iruditu zait.Ez dezueelako behar irakurtzeko denbora asko.

    Gehien gustatu zaidana nola aldatzen diren kapituloak tokietan ez zaudela denbora guztian lekuak aldatzen direla.Gainera, elkarrizketak ulergarriak ziren eta ulertzen ez badituzu gero normalean paragrafo bat zegoen non azaltzen zuen zer zegoen.
    Hasieran, zaila da historian sartzea ez delako oso erakargarria baina gero sartzen zarenean oso ona da.
    Txarra dena, elkarrizketak oso luzeak direla eta ez duela jartzen zein hitz egiten dagoen momento bakoitzean.Irakurtzeko hiztegia ez da zailtasun bat

    Liburu hau edozein adinentzako egokia da

    Emango niokeen batazbesteko nota: 7

    ErantzunEzabatu
  13. Liburua ondo dago.Gehien gustatu zaitena izan da nola historioak elkartzen dira baina hasiera oso zaia zen ulertzeko.
    Zaila iruditu zait hasieran ez zegoelako esplikaziorik baina liburua aurrera dijoanean obeto ulertzen da
    Liburua gure adinekoentzat ez zait egokia irudi.
    Emango niokeen batazbesteko nota:6

    ErantzunEzabatu
  14. Liburua ez zait asko gustatu, egia da neri ez zaitela gustatzen irakurtzea.
    Gehien agurtzen nauena pertsonaien arteko tentsio bat sortzen den liburuaren zatietan da.Gutxien gustatzen zaidana liburuko zati batzuk dira, non aspergarria den eta hori deskontzentratu egin dit. Arazoak izan ditut liburua irakurtzean, kontzentrazioa galdu detelako eta zati batzuetan aspergarri samarra iruditu zitzaidalako.Irakurtzea gustatzen zaion pertsona bati gomendatuko nioke liburua, eta 15 edo 14 urteko norbaiti, edonork irakur lezake, baina nerabeentzako estiloa baino gehiago da.

    ErantzunEzabatu
  15. Liburu hau ez zait asko gustatu oso motela delako, istorioa ez da oso erakargarria nire ustez eta pertsonaiak oso lauak dira eta ez dira oso interesgarriak
    Istorioan zulatu dudanaren barruan gehien gustatu zaidana zera da: nola pixkanaka, motela bada ere, istorioak pertsonaiekin interesgarriak diren gidoi bira ematen dizun eta orokorrean nahiko ona den.

    Gutxien gustatu zaidana eta asko esan dudana da istorioa zein motela den interesatzen bazaizu ondo dago baina onartu behar duzu motelegi dela eta hori da nire ustez puntu asko kentzen dituena.

    Interesatzen bazaizu, nahiko ona da eta ipuin geldoak gustatzen bazaizkizu gomendatzen dizut

    Emango niokeen batazbestekoa:4,99

    ErantzunEzabatu
  16. Liburua ez zait asko gustatu. Egia esan, irakurtzea ez dut oso gustuko eta ez dut libururik irakurtzen, eskolakoez gain, baina hau behartuta irakurri dut. Gehien gustatu zaidana liburua amaitu nuenean eta beste gauza bat egitera joan nintzenean izan zen. Gutxien gustatu zaidana liburuaren hasiera izan da. Amaiera ere espero nuen eta hori ez zait gustatu. Kapituluak oso luzeak dira eta horrek irakurketa zaildu eta aspertu egin dit. Gauza batzuk txarrak ikusi diot, baino ez dut inolako zailtasunik izan liburua ulertzeko. Liburua bakarrik pertsona aspegarriatako gomendatzen dut. Aspergarria bazara, liburu gustuko duzu. Oso liburu mantxoa da. Nik, nire balorazioa 4 nota da, baino agian beste pertsonak batzuk nota desberdina jartzen diote da.

    ErantzunEzabatu
  17. Orokorrean liburu hau ez zait bereiziki gustatu. Pixka bat aspergarria iruditu zait azkeneko atalera iristeko gauza betegarri asko sartzen dituelako.

    Gehien gustatu zaidana, azkeneko trama bira da. Beste aldetik, gutxien gustatu zaidana, lehen aipatu dudan bezala, istorioak atal betegarri asko dituela da.

    Ez ditut inolako zailtasunik izan liburua irakurtzean eta jende gazteei edo pixkat txikiagoei direnei gomendatuko nuke.

    ErantzunEzabatu
  18. Liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria izateak irakurtzerakoan lagundu ditelako. Gehien gustatu zaidana liburuak zuen jakin mina zen, kapitulu bat irakurtzen nuenero liburuaren bukaera aldatzen zelako. Liburu honi ez diot ezer txarrik ikusi baina 12 urtetik gorakoei gomendatuko nien gaur egun gertatzen diren gauzak gertatzen direlako.

    ErantzunEzabatu
  19. Liburua aspergarri a iruditu zait. Hasieran ez nuen irakurri nahi bainan azkenean irakurri dut bainan oso txarra iruditu zait

    Ez zaizkit gauz asko gustatu bainan atxiloketarena gustatu zait, baina denbora asko daude hitz egiten.

    Liburua luzeak eta aspergarriak gustatzen zaizkienei gomendatzen diot

    Nota: 3.3

    ErantzunEzabatu
  20. Liburua asko gustatu egin zait. Ia inoiz ez dut irakurtzen ez naizelako konzentratzen baina liburu hau irakurtzen pixka bat kontzentratu naiz.

    Gehien gustatu zaidana misterioko istorioa dela eta amaiera arte ez nekien nola bukatu egingo zen. Gai hau ondo egon da sarean norbait ezagutuz gero gerta daitezkeen gauzak kontatzen dituelako. Amaiera ez nuen espero horrela izatea baina oso ondo amaieran nola bukatzen den jakin gabe.

    Gauz txarra ikusten dudan gauza txar bakarra asko biltzen direla hitzegitean eta batzuetan kontzentrazioa galtzen duzula

    Liburua gustatu zait baina momentu batzuetan ez zait gustatu

    Emango niokeen batazbesteko nota: 6

    ErantzunEzabatu
  21. Liburua erdizka gustatu zait. Egia esan, irakurtzea ez dut oso gustoko eta ez dut libururuk irakurtzen, eskolakoez gain, eta hau ez da desberdina izan asko kosta zait irakurtzea.

    Gauza batzuk gustatu zaizkit, adibidez liburua atal batzuetan interesgarria da. Liburuaren trama egokia da, eta amaiera ez nuen espero eta hori asko gustatu zait ,baino asko kosta egiten zait liburuak irakurtzea, kontzentrazioa erraz galtzen dut.

    Gauza txarrak ikusi diot baino gauzak era ez dut zailtasunik izan liburua ulertzeko.

    Liburua egokia da gure adinarako.

    Emango niokeen batasbazteko nota: 6

    ErantzunEzabatu
  22. Liburua nahiko ondo dago. Irakurtzea gustoko dut eta liburu asko irakurtzen ditut, baina egia esanda, liburu hau irakurtzea pixkat kostatu zait.
    Gehien gustatu zaidana jakin mina sorrarazten duela da. Istorioan zehar zer gertatuko den jakiteko nahia nuen. Amaierak asko harritu nau, ez nuen horrelako amaierarik espero. Baina nire ustez, liburuaren hasiera nahiko mantsoa da, eta horrek pixkat aspertu nau.

    Liburu hau gure adinekoei gomendatuko nieke.

    Emango niokeen batazbesteko nota: 6

    ErantzunEzabatu

  23. Liburua ona iruditu egin zait. Hasieran ez nuen irakurri nahi bainan azkenean irakurri dut eta oso interesgarria iruditu egin zait.

    Ez zaizkit gauz asko gustatu bainan atxiloketarena eta misterioa gustokoizan dut, baina denbora asko daude hitz egiten.

    Liburua gure adina dutenei gomendatzen diet

    Nota: 8,3

    ErantzunEzabatu
  24. Liburu hau gustatu zait. Normalean, ez ditut horrelako liburuak irakurtzen, baina egia esan, honekin ondo pasa dut.

    Gehien gustatu zaida da, bukaera oso ezustekoa dela. Ez nuen batere espero eta bukaeran arrapatu egin nau.

    Gauza txarra bakarra, oso mantsoa dela da. Historiaren hasiera, oso luzea egiten da. 180 horrialdera arte, ez da iristen benetan arrapatzen zaituena, eta nire ustez motzagoa egin behar zen.

    Nire adinekoei gomendatzen diot.

    Nota: 8

    ErantzunEzabatu
  25. Liburua gustatu zait. Ez zait gehiegi gustatzen irakurtzea, baina liburu hau entretenigarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana bukaera izan da, ez nuelako espero. Ez zait asko gustatu hasiera aspergarria iruditu zaidalako. Ez diot ezer txarrik ikusi eta ez dut inolako zailtasunik izan irakurtzerakoan. Liburua ni baino gutxigo adina duten gazteentzat gomendatuko nuke. Emango niokeen bataz besteko nota: 7

    ErantzunEzabatu