2012/02/15

ADUR LARREAREN BISITALDIA

Gaur goizean, ikastetxean Adur Larrearen bisitaldia izango dugu. Aurreko ikasturtean ere gure artean izan genuen eta ikasleek oso esperientzia ona izan zuten.
DBH ko 3.mailakoek izango dute Adur ezagutzeko aukera eta bertan, SMSak euskaraz nola idazten diren azalduko die. Hitzaldiaren ondoren, ikasleek lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute.
Baina nor da Adur Larrea? Berari buruz gehiago jakin nahi baduzue sakatu HEMEN

2012/02/14

INAUTERIAK EUSKAL HERRIAN

Inauteriak badatoz eta dagoeneko somatzen da giroa, mozorro usaina... baina ba al dakizu zein den hauen jatorria?
Inauteriak Euskal Herrian neguko janari erreserbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrari lotuta daude. Iñauteri, Inauteri, Aratuzte... izan da deitua Inauteria. Zanpantzar ere esan izan zaio.Inauteriek abendutik martxoa arte egiten diren festa ugari hartzen dituzte. Hausterre egunean (Miercoles de Ceniza) izaten dute amaiera, eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Hainbat lekutan hurrengo larunbata ere erabiltzen da inauterietarako, adibidez Algorta eta Altsasun, eta igandea erabiltzen da Bilboko Santutxu auzoan. Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira (Astelehenean Zubietatik Iturenera eta asteartean alderantziz).

Jatorria
Inauteri, ihauteri eta iyote bezalako ahotsak gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri hitzak "inausi" aditzarekin harremana omen dauka, arbolak inauteko garaiarekin, alegia. Euskal Herrian zaratarekin ere Lurra esnatzeko deia zegoela uste da eta horregatik ereite jai batekin harremana du da askotan. Honen adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan (Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik, Altsasuko momorrotxoek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko) eta Ituren eta Zubietako joaldunekin (zanpantzarrak), non zarata erritmikoan duen garrantzia. Hainbat herritan, batez ere Araban Porretero izeneko pertsonaia epaitu egiten da, kasu batzuetan putreek jan dezaten eta beste batzuetan errekara botatzen da.

Euskal inauterietako pertsonaiak
Jaiak
Euskal Herrian, esan bezala, Inauteriek tradizio luzea zuten. Hala ere Hego Euskal Herrian Francoren diktaduran zehar jai hauek debekatu eta asko galzorian egon ziren. Nafarroan gehienek jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jai moduan. Gipuzkoan Tolosakoek ere jarraipena izan zuten eta oraindik ere garrantzi berezia dute; inauteri erabat hiritarrak dira. Inauterietako garai arruntaz gain Ituren eta Zubietako inauteriak diren egun beretsuetan (Otsailaren 2a, Kandelaria) inude eta artzainen konpartsa ateratzen da Donostian. Antzuolan mantendu da sorgin dantza izeneko dantza, non mutilak neskaz mozorrotzen diren. Zuberoan Maskaradak izaten dira garai honetan. Maskarada bi ataletan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.
  • Inauterien inguruan gehiago jakiteko sakatu HEMEN
  • Inauterietako diana: bideoa ikusi eta entzuteko sakatu HEMEN
  • Tolosako inauteriak (igandeko diana): bideoa ikusteko sakatu HEMEN
  • Preshkuarena (Tolosako inauteriak): entzun eta bideoa ikusteko sakatu HEMEN
  • Tolosako kaldereroak: kanta entzun eta bideoa ikusteko sakatu HEMEN


Inauterietan zertaz mozorrotu zaren jakin nahiko genuke, ezer berezirik egin duzun, nola pasa duzun.... Bota zure erantzuna, zure asmoa, nahi duzuna, eskertuko dizugu eta.

Gaur, ostiral mehe, izan dira ikastetxera mozorroturik etorri diren ikasleak; hona hemen horietako batzuk.