2014/12/23

La historia de las mil grullas (DBH 1)



Gaztelerako klasean ikasleek egin dituzten lan bikainak dituzue ikusgai.


Yaiza, Sergio, Paul eta Asier (DBH 1B)



 Iker, Jone, Maider eta Unai (DBH 1B)



 Uxue, Alex eta Adrian (DBH 1B)



         Miriam, Iñaki, Izaro eta Aitor (DBH 1B)


       
         Maitane, Iñigo, Edu eta Manex (DBH 1B)




            Naroa, Jon , Jon eta Aitor (DBH 1B)


2014/12/16

EUSKARAREN EGUNA

Azkenean  iritsi da lehiaketako erantzun zuzenak eta irabazlea jakiteko eguna.
Bakarkako lehiaketaren irabazlea:
ANDER ERROIZENEA (Btx2)  Zorionak!!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi, asko izan zarete eta. Hona hemen epe barruan parte hartu duzuenon izenak:

DBH1
Maitane Arretxe
Uxue Mariñelarena
Naroa Morales
Adrián Blanco

DBH2
Xabier Urritegi
Maialen Cortabitarte
Maddi Iguaran
Aimar Ruiz
Olaia Iribar
Jon Villafranca
Daniel Gutierrez
Aitana Arrondo
Janire Belló
Urko Carmona
Janire Echeverría
Miryam Zafra
Andoni Izagirre

DBH3
Anne Cao
Ane Igerategi
Haizea Belaunzarán
Saioa Martinez

DBH4
Andoni Rekondo
Jon Iribar
Unai Agudo
Ane Sesma

BTX1
Amaia García
Maider Iriberri
Maialen Izagirre
Maider Dorronsoro
Idoia Romero
Adara Jimenez
Daniel López
Jon Vazquez
Nagore Ancin

BTX2
Josu Unanue
Iosu Pagola
Laura Ruiz
Jose Mª Manso
Gorka Aldanondo
Ander Erroizenea
Ander Múgica

HLPP1
Gerald Bumiller
Raul López

HLPP2
Mikel Benito
Christian Iglesias
Igone Martín
Ivan Seco
Andrea Dávila
Agos Pineda
Melisa Blanco
Ander
Garazi Olea
Aitor Palleja
Imanol Medina

BAKARKAKO LEHIAKETAREN ERANTZUNAK

1. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken txapelduna:
Amets Arzallus
2. Euritan Dantzan izeneko diska berria atera duen taldea:
Gatibu
3. Ken Zazpi taldeko kantaria:
Eñaut Elorrieta
4. Dagoenean bonbon eta… :
ez dagoenean egon
5. Zer ospatzen da abenduaren 13an?:
Santa Luzi eguna
6. Zein da Amezketako meteorologorik famatuena?
Pello Zabala
7. Zein da 14 zortzi milako igo dituen munduko lehen emakumearen izena?
Edurne Pasaban
8.  Zein da Donostiako Zinemaldian estreinatu berri den Jose Maria Goenagaren azken film euskaldunaren izena?
Loreak
9.  Noiz ospatu zen Kontxako Bandera lehen aldiz?
1879.urtean.
10. Kostako zein herritan agertu zen balea 1901ean?
Orio
11. Zein da euskal telebistako telesailik zaharrena?
Goenkale
12. Nork idatzi zuen euskaraz argitaratu zen lehen liburua?
Bernart  Etxepare
13. Zein da Europako hizkuntzarik zaharrena?
Euskara
14. Zein abeslarik sortu zuen “Txoriak txori” abestia?
Mikel Laboa
15. Zein da Donostiako Haizearen Orraziaren egilea?
Eduardo Txillida
16. Getariako moda museoaren izena:
Balenciaga
17. Txirrita bertsolariaren benetako izen-abizenak:
Jose Manuel Lujanbio
18. Zein da Joxe Irazu idazlearen goitizena?
Bernardo Atxaga
19. Nolako zura… :
halako ezpala
20. Zein da Euskal Herriko hiriburua?
Gasteiz

2014/11/29

EUSKARAK 365 EGUN!!!

Aurten lehiaketa berri bat antolatu dugu whatsappeko emotikonoak erabiliz. Iaz esaera zaharrak izan ziren: oraingo honetan EUSKAL KANTAK eta MUSIKA TALDEAK dituzue 2 iruditan.
Ea denon artean asmatzen ditugun.


Bota zure erantzuna sarrera honi erantzunez!!!

2014/11/02

IRAKASLE DESAGERTUAREN KASUA
















DBH1ekoek irakurri berri duten liburua

Azken aldian Naturreko irakaslea oso modu bitxian jokatzen ari da. Hori uste du behintzat Fedek. Baina jakina Fedek zer edo zer berezia sentitzen du emakue horrekiko nahiz eta aitortzeko gauza ez den ezta bere lagun onenei ere: Txarli & Company banda detektibe-agentzia petoa. Eta hain zuzen ere, Federen susmoak gero eta handiagoak diren unean, lagun-taldea ekintzetara pasa beharko da: argitu beharreko kasu bat dute aurrean.

2014/10/30

XIVAREN MALKOAK

  

DBH3ko ikasleek irakurri berri duten eleberria

Edebé nobela sarian irabazle suertaturiko eleberri honek gazteen artean arrakastatsua izateko osagai guztiak ditu. Izan ere, Mallorquí idazle bartzelonarra eskaermentu handiko idazlea da, gazteentzat zein helduentzat idazten duena.

Hirurogeita bederatzigarren urtea da, Apolo XI ilargira iritsi eta gizakia lehen aldiz hango lurra zapaltzear zegoela; Javier 15 urteko protagonista madrildarra Santenderrera bidali dute hango senitartekoekin uda pasatzera, aitaren gaixotasun kutsakorra dela eta. Hango familia gainbehera etorritako XIX. mendeko aberatsen leinukoa da, eta dituen bitxitasun guztien artean bat da bitxiena: lau alaba dituzte, Rosa, Margarita, Violeta eta Azucena, zein baino zein bereziagoak. Oso giro egokia Javier bere oskoletik ateratzen hasteko, hain gustuko dituen zientzia fikziozko irakurketak pixkanaka atzean utziz. Areago, tartean fantasma bat baldin badago! Kasualitatez, bestalde, Javierren adin bereko ahizpa ere, Violeta, oso literaturzalea da, eta bien arteko elkarrizketak testuartekotasun ugariren aitzakia dira. Oro har, eleberriak etxetzarren eta goi-burgesen mundu helduezin batera darama irakurlea.

Ikuspuntuari dagokionez, istorioa Javierrek berak kontatzen du gaur eguneko ikuspegiarekin, helduaren begiradarekin. Baina gauzak hainbeste aldatu dira oso urte gutxitan! Perspektiba atzeratu horrek zenbait anakronismo eragiten ditu, istorioaren garaia narrazioaren garaiarekin nahastetik eratorriak. Esaterako, 162.orrialdeko komentarioa: "Gero konturatu nintzen (Gabrielek) batzuetan totelka egiten zuela hizketarakoan, hitzak trabatuko balitzaizkio bezala. Nesken bihotza samurtzen duen tik tipikoa, pentsatu nuen". Azken pentsamendu hori berrogeita zortzi urteko narratzaileari dagokio, noski, eta ez hamabost urteko eskarmentu gutxiko protagonistari.

Irene Aldasoren itzulpenaren bermearekin dator liburua, eta itzultzaileak ez dio erantzunkizunari iskin egin: oro har, oso ondo islatuta daude garai hartako giroa eta hizkuntza ohiturak.

ARRISKUPEAN!!

 


DBH2ko ikasleek irakurri berri duten eleberria


Peñaflorida institutuko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da ezustean. Bedela ez zen guztiek uste zutena: adineko gizontxo atsegin eta, azken batean, normala. Bedelaren iraganean enigma ikaragarria ezkutatzen zen, II. Mundu Gerran murgilduriko Europa erdiko armada eta polizia atzetik segika ibili zitzaizkionetik. Donostian ezkutatu zen, izena eta itxura aldatuz, eta ihes egin ahal izan zuen. Orain, ordea, hil ondoren, bere benetako nortasuna zein den zabaltzen da, eta nazioarteko zenbait taldek (eta ez nolanahikoak!: CIAk, neonaziek…) bedelaren sekretua eskuratu nahiko dute nola edo hala.

Misterioaren haria ezustean topatu zuten Peñafloridako ikasleek —«Bihotz Nahasiak» liburuko protagonistak, besteak beste: Isusko kirolzalea, Iban hackerra, Nerea zuhurra, Maitane eroa, Mutante irakasle xelebrea…—, beraien arteko hika-mika eta nahaste-borrasteekin nahikoa izango ez balute bezala, bat-batean hamaika arrisku saihestu beharko dituzte, eta ez bakarrik bedelak utzitako enigma nahasgarria argitu ahal izateko. Beraien bizia arriskupean izango dute uneoro, imajina zitzaketen arerio indartsuenen aurka, eta asmamena eta adimena biziki astindu beharko dituzte osorik jarraitu ahal izateko. Ez gutxi!

2014/07/06

THE SOUND OF MUSIC (Subtitles in Basque)

Hona hemen ahozko ingelesa lantzen duten 4. DBHko ikasleek sortutako lan bikaina!!!
ZORIONAK parte hartzeile guztiei eta IÑAKI LOPETEGI ingeleseko irakasleari.


2014/06/11

DBH4 - EUSKAL KANTAK

Dagoeneko iritsi da ikasturte amaiera eta ez genuke amaitu nahi ikasleek egin dituzten lan bikainak argitaratu gabe.
Oraingoan 4. DBHkoek landu dituzten euskal kanta batzuk jarri nahi dizkizuegu ikusgai.
Lan politak, benetan! ZORIONAK!!!




2014/04/08

ESAERA ZAHARRAK eta ATSOTIZAK

Jakin badakigu milioi bat euskal hiztun garela munduan. Euskarak badu, beraz, tokia munduan, baita teknologia berrietan ere. Milaka euskaldun gara, esaterako, WhatsApp aplikazioa erabiltzen dugunak eta, ziur asko, azken egunotan jaso duzuela dagoeneko bolo-bolo dabilen mezua: bai, whatsappeko emotikoenen bitartez irudikatutako euskal esaera zaharren zerrenda. Bada, guk ere euskararen blog honetara ekarri nahi izan dugu, asmakizunak izugarri atsegin ditugulako eta euskararekin jolas egin nahi dugulako!

Euskal esaera zaharrak, Whatsappen


Ea denon artean gai garen denak asmatzeko.



Bota zure erantzuna artikulu honi erantzunez!!

Jatorrizko esteka: http://www.blogseitb.net/euskara/tag/esaera-zaharrak/

2014/02/26

IRITSI DIRA INAUTERIAK!!!


Euskal Herriko txoko askotan ospatzen dira inauteriak. Gure inguruan ezagunenak Tolosakoak ditugu baina ondorengo bideoetan, guretzat ezezagunak baina oso ospetsuak diren inauteriak ikusteko aukera duzue.

ITURENGO INAUTERIAK





USTARITZEKO KAXKAROTAK