2014/10/30

XIVAREN MALKOAK

  

DBH3ko ikasleek irakurri berri duten eleberria

Edebé nobela sarian irabazle suertaturiko eleberri honek gazteen artean arrakastatsua izateko osagai guztiak ditu. Izan ere, Mallorquí idazle bartzelonarra eskaermentu handiko idazlea da, gazteentzat zein helduentzat idazten duena.

Hirurogeita bederatzigarren urtea da, Apolo XI ilargira iritsi eta gizakia lehen aldiz hango lurra zapaltzear zegoela; Javier 15 urteko protagonista madrildarra Santenderrera bidali dute hango senitartekoekin uda pasatzera, aitaren gaixotasun kutsakorra dela eta. Hango familia gainbehera etorritako XIX. mendeko aberatsen leinukoa da, eta dituen bitxitasun guztien artean bat da bitxiena: lau alaba dituzte, Rosa, Margarita, Violeta eta Azucena, zein baino zein bereziagoak. Oso giro egokia Javier bere oskoletik ateratzen hasteko, hain gustuko dituen zientzia fikziozko irakurketak pixkanaka atzean utziz. Areago, tartean fantasma bat baldin badago! Kasualitatez, bestalde, Javierren adin bereko ahizpa ere, Violeta, oso literaturzalea da, eta bien arteko elkarrizketak testuartekotasun ugariren aitzakia dira. Oro har, eleberriak etxetzarren eta goi-burgesen mundu helduezin batera darama irakurlea.

Ikuspuntuari dagokionez, istorioa Javierrek berak kontatzen du gaur eguneko ikuspegiarekin, helduaren begiradarekin. Baina gauzak hainbeste aldatu dira oso urte gutxitan! Perspektiba atzeratu horrek zenbait anakronismo eragiten ditu, istorioaren garaia narrazioaren garaiarekin nahastetik eratorriak. Esaterako, 162.orrialdeko komentarioa: "Gero konturatu nintzen (Gabrielek) batzuetan totelka egiten zuela hizketarakoan, hitzak trabatuko balitzaizkio bezala. Nesken bihotza samurtzen duen tik tipikoa, pentsatu nuen". Azken pentsamendu hori berrogeita zortzi urteko narratzaileari dagokio, noski, eta ez hamabost urteko eskarmentu gutxiko protagonistari.

Irene Aldasoren itzulpenaren bermearekin dator liburua, eta itzultzaileak ez dio erantzunkizunari iskin egin: oro har, oso ondo islatuta daude garai hartako giroa eta hizkuntza ohiturak.

41 iruzkin:

  1. Oro har liburua ez zait asko gustatu zeren liburuaren gaia ez da nire gustukoa.
    Gaia egunero entzuten da baina idazlea asko luzatzen da eta hitz batzuk ez nituen ulertzen,
    ez diot jendeari gomendatzen oso pisutsua delako.Nire nota 10etik 6ko bat da.

    ErantzunEzabatu
  2. Liburu hau ez zait asko gustatu zeren uste dut istorioa oso motela dela .Ez dut beste pertsonei gomendatuko niekenik, oso pisutsua delako.10etik 6ko bat ematen diot.

    ErantzunEzabatu
  3. Liburua oro har ez zait asko gustatu, baina interesgarria iruditu zait. Istorioa motela da eta gainera ez du istoria oso landua, oso pisutsua da irakurtzeko. Liburua irakurtzerakoan momentu batzuetan liatu egin naiz. Bukaeran istorioa gustatu zait baino liatu egin naiz pertsonaiekin. Gure adinekoentzat egokia dela uste dut.

    ErantzunEzabatu
  4. Liburua nahiko ondo zegoen baina ez dut oso ondo ulertu istorioa, ez zait asko gustatu egia esanda eta ez nieke beste pertsonei gomendatuko liburu hau.Gehien gustatu zaidana Javier eta Violeta ezagutzen diren momentua izan da. Liburu hau 6. mailatik gora gomendatuko nuke. 4 bat jarriko nioke.

    ErantzunEzabatu
  5. Liburua ez zait asko gustatu interesgarria izan da baina, ez nuke gomendatuko gure adineko jendeari nire ustez helduagokoentzat da. Niretzat orri asko ditu eta azkenean aspergarria izan da. Gehien gustatu zaidan zatia bukaerakoa izan da, hor zegoelako interes guztia. Hasierako zatia aspergarria izan da. 1tik 10era 6 bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  6. Liburua niri ez zait ezer gustatu irakurtzeko oso zaila iruditu zaidalako.Gehien gustatu zaidana bukaera izan da eta gutxiena hasiera izan da.Ni liburu hau 15-16 urteko ikaslei gomendatuko nieke. 1tik 10era 4 bat jartzen diot.

    ErantzunEzabatu
  7. Oro har liburua gustatu zait. Hasiera zertxo bait aspergarria iruditu zait, baina hortik aurrera ondo egon da. Gehien gustatu zaidan zatia korapiloa izan da. 1etik 10era 7 bat emango nioke. Liburu hau, 15-16 urteko pertsonei gomendatuko nieke.

    ErantzunEzabatu
  8. Xivaren Malkoak liburua oro har asko gustatu zait zeren eta oso interesgarria iruditu zait .Gehien gustatu zaidana bukaera izan da eta gutxien hasieta .Liburua ulertzeko ez dut ia zailtasunik izan baina hasieran ez dut oso ondo ulertu liburua .Nire adineko liburu egokia iruditzen zait baina 2 dbh-ko ikasleek ez lukete arazorik edukiko liburua irakurtzeko.12-15urteko neska mutilei gomendatuko nieke liburua .Aurreko guztia kontuan harturik 1 etik 10 era 8,5 bat emango nieke.

    ErantzunEzabatu
  9. Oro har liburua uste baino gehiago gustatu zait batez ere oso interesgarria iruditu zaidalako. Orokorrean liburuko atal guztiak gustatu zaikit baina zehaki gustatu ez zaidana da idazleak detaile gehiegi ematen dituela eta batzuetan oso astuna egin zaidala.
    Liburua 14-15 urte baino gutxiago dituzten umeentzat ez nuke gomendatuko batzuetan ulertzen zaila delako baina batez ere misterioa gustatzen zaien pertsonei gomendatuko nieke. 1etik 10era 8 batekin baloratzen dut.

    ErantzunEzabatu
  10. Liburua oro har gustatu zait misteriotsua delako. Hasiera ez zait gehiegi gustatu hala ere, zailtasunak eduki ditut hiztegiarekin hitz batzuk ulertzen ez nituelako, egokia iruditzen zait nire adinerako eta gomendatuko nuke Nik 1etik 10era 6,5 eta 7 bitarteko nota emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  11. Liburua oro har ez zait gustatu, hasieran interesgarria iruditu zitzaidan baina, denborarekin astuna egin zait. Gehien gustatu zaidan zatia hasiera izan da eta gutxiena amaiera. Ez zait egokia iruditu gure adinerako, 16 urtetik gora gomendatuko nuke. Nire nota 1etik 10era, 5 bat da.

    ErantzunEzabatu
  12. Orokorrean liburua gustatu zait istorioa interessgarria irudiko zaidalako. Mamua ateratzen zen zatiak gustatu zaizkit, baina telebista montatu zuten zatia aspergarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana Beatrizen istorioa izan da.Liburua ulertzeko ez dut zailtasunik izan, nahiko errez ulertzen da eta nire adinerako liburu egokia iruditu zait. Ez nuke gomendatuko, liburu askoz hobeak erakurrita dauzkatelako eta batetik hamarrera 6 bat jarriko diot.

    ErantzunEzabatu
  13. Liburua uste nuen gehiago gustatuko zitzaidala baina, momentu askotan nahiko aspergarria eta irakurtzeko ere nahiko astuna egin zait. Zatiren bat goraipatu behar banuke, bi lehengusuak misterioa argitzen buru-belarri jartzen direnekoa goraipatuko nuke. Liburua ulertzeko ez dut inoongo zailtasunik izan eta gure adinerako edo zaharragoentzako aproposa iruditzen zait. 10etik 7ko nota jarriko niote

    ErantzunEzabatu
  14. Liburu hau oro har gustatu zait, oso misteriotsua delako. Bukaeerako zatia izan da gehien gustatu zaidana, liburua irakurtzeko ez dut zailtasunik izan, iruditu zait nire adinerako liburu bat dela, eta egia esan gomendatuko nuke jendeari liburu hau.
    Nota: 8

    ErantzunEzabatu
  15. Liburua asko gustatu zait misteriotsua eta irakurtzeko arina delako , gehien gustatu zaidana iraganean protagonisten familiak eduki duten istorioa , interesgarria iruditu zaitelako eta gutxien gustatu zaidana , bi familiek haserretuta egotea izan da. Liburua 12 urtetik gorako pertsonentzat gomendatuko dut eta 1etik 10era 9 bat emango nioke

    ErantzunEzabatu
  16. Ez zait gustatu liburua. Hasieran aspergarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidan zatia Xivaren Malkoak aurkitzen dutenean izan da eta gutxiena hasiera. Nere lagunei ez diet gomendatzen eta urte bat txikiagoentzat da liburua nere ustez, 13-14 urtekoeentzat
    nota:4

    ErantzunEzabatu
  17. Oro har, liburua gustatu egin zait hasieratik amaierara interes gehiagiago sortzen duelako. Gehien gustatu zaidan zatia erdiko zatia izan da eta gutxina hasiera. Liburua ulertzeko ez ditut sailtasunak eduki. 14 urteko umeei gomendatuko nieke liburu hau. Gomendatuko nuke irakurtzea baina liburuak gogoko duen bati. 1etik 10ea, 6ko bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  18. Liburua orokorrean gustatu zait, oso entretenigarria delako, gehien gustatu zaitena amaiera izan da eta gutxien hasiera. Liburua irakurtzeko ez dut zailtasunik izan, erreza zen ulertzeko. Liburu hau irakurtzeko 14-15 urte bitartean iruditzen zait egokiena eta gomendatuko nuke. 10etik 7 bat ematen diot.

    ErantzunEzabatu
  19. Ez zait asko gustatu liburua, euskera oso zaila da ulertzeko baina bukaeran koherentzia aurkitzen diozu. DBH4tik gorakoentzat iruditzen zait, euskera ondo ulertzen baduzu liburua gomendatzen dizut, bestela ez. Istoriagatik luzeegia iruditu zait. 1etik 10era 4 bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  20. Oro har liburua gustatu zait orrialde batzuk kenduta. Momentu konkretu batzuetan Astunegia iruditu zait liburua. Gehien gustatu zaidan gauza azkeneko partea izan da, hau da, Xivaren malkoa aurkitzen dutenean. Irakurtzeko ez dut zailtasunik izan idazleak ez ditulako hitz zailak erabili. Gomendatuko nuke gure adina duten pertsonei eta 1etik 10era 7ko bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  21. Liburua ez zait gehiegi gustatu,ez zidalako erakartzen. Liburua hasten denean ez dauka ez dauka gauz interesgarririk nire ustez.
    Gutxien gustatu zaidana da ez dagoela akziozko momenturik, ez dago akziori eta gehien gustatu zaidana ez dakit, batzutan liburua ulertzeko zailasnak nituen baina orokorrean hiztegia ondo zegoen.
    Nire ustez gure adinerako da dbh 3-4 mailakoetarako. Nik ez nuke gomendatuko zeren ez zait gehiegi gustatu.

    ErantzunEzabatu
  22. Liburua, oro har, dexente gustatu zait. Batez ere amaiera, zeren eta misterioa argitez da. Baina hasiera aspergarria eta pisutsua iruditu zitzaidan. Egia esan ez dut zailtasunik izan liburua ulertzeko, baina bazeuden momentu batzuk ulertzeko zailtak zirenak. DBH 3-ko ikasleentzat egokia iruditu zait, interesgarria eta entretenigarria delako. Bataz beste 8-ko bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  23. Oro har liburua ez zait gustatu, aspergarria iruditu zaidalako.Orrialde batzuk nahiko ondo zeuden baina beste gustia aspergarria zan.Gehien gustatu zaidan zatia azkeneko zatia da.Irakurtzeko zailtasunak eduki ditut, ez nituelako hitz batzuk ulertzen.Ez nuke gomendatuko nire adina zuten pertsonei,baina 16 urteko gazteei bai eta 1etik 10era, 5ko bat emango nioke

    ErantzunEzabatu
  24. Oso istorio interesgarria iruditu zait irakurri dudana, oso erraza izan da irakurtzeko, batzuetan euskararen erabilera ulertzeko zaila egin zait, pertsonaia batzuk hika erabiltzen dutelako.Gauza batzuk behin baino berriro irakurri behar izan ditut, gauza batzuk ez zirelako ongi ulertzen. Hori guztia kenduta polita da irakurtzeko,14 urte edo gorako adinekoek irakurri beharko lukete liburu hau, oso gomendagarria da, 10 etik 9 bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  25. Liburua ez zait asko gustatu, istorioa ondo dago ,baina, azalpen asko ematen ditu eta horregatik oso aspergarria iruditu zait. Ez dut izan zailtasunik irakurtzeko. Liburua nire ustez egokia da nire adinekoentzat, baina, ez nuke gomendatuko oso pisutsua delako. Nota bat jarri beharko banioke 1etik 10era, 6 bat izango luke.

    ErantzunEzabatu
  26. Liburu hau interesgarria iruditu zait baina nire ustez asko zabaltzen da.Irakurtzeko ez dut arazorik izan nire ustez oso erraza zen irakurtzeko eta liburutik gehien gustatu zaidana da intriga honek liburua irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen dizula.Nire adineko jendearentzat egokia iruditu zait ez nioke inori gomendatuko eta batetik hamarrera 5 bat
    jarriko nioke.

    ErantzunEzabatu
  27. Liburua oso entretenigarria iruditu zait, luzea da baina gustatu zait misterioa duelako eta dibertigarria delako, ez dut zailtasunik izan irakurtzeko ulertzeko erraza zen. Gure adinerako egokia dela uste dut, gomendagarria.1 etik 10era 8ko nota jartzen diot.

    ErantzunEzabatu
  28. Liburua asko gustatu zait, oso atsegina izan zaidalako irakurtzea. Gehien gustatu zaidana istoriotik, gehien bat mamua agertzen denean, eta gutxiena, pixkatxo bat aspergarria dela txapa asko dagoelako. Liburua oso ulergarria da, euskara batuan hitz egiten duten orriez gain. Nire adinekoei gomendatuko nieke oso interes handiko liburua delako. Hau dena esanda 8-koa emango nioke liburuari.

    ErantzunEzabatu
  29. Liburu hau oso aspergarria iruditu zait, momentu askotan informazio gehiegi ematen duelako. Gehien gustatu izan zaidan gauza istorio basea izan da; nire ustez interesgarria izango litzateke irakurtzea hainbeste parrafada edukiko ez balu. Egia esan ez dut liburua irakurtzeko zailtasunik izan; baina ez nuke gomendatuko.Nire ustez nire adineko gazteentzako ondo dagoen liburu luze bat da. Nik emango niokeen nota 10tik 6 bat da.

    ErantzunEzabatu
  30. Maialen Falcón DBH 3B2017(e)ko azaroaren 23(a) (09:20)

    Oro har liburua ez zait gustatu, aspergarria iruditu zaidalako. Orokorrean idazleak duen ideia gustatu zait baina, gehiegi luzatzen zen gauza sinple bat adierazteko. Ez dut inongo zailtsunik izan liburua ulertzeko, gainera, gure adinerako egokia iruditu zait. Liburu honen irakurketa gomendatuko nuke, une batzuetan pisutsua izan arren, oso interesgarria da. Hau guztia kontuan hartuta, 1etik 10era 6ko bat emango nioke, idazlea ez bazen hainbeste luzatuko 8ko edo 9ko bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  31. Liburu hau asko gustatu zait oso interesgarria iruditu zaidalako. Bazeuden momentu batzuk aspergarri xamarrak zirenak ez nuelako ezer ulertzen eta datu gehiegi ematen zituelako nire ustez. Zatirik interesgarriena azkenekoa iruditu zait, jakin-mina sortzen zidalako eta kapitulu guztia irakurri behar nuen. Ez dut zailtasunik izan liburua irakurtzeko ideia printzipala oso argia delako eta erraz ulertzen dela uste dut. Nik liburu hau gomendatuko nuke, oso liburu ona iruditu zaidalako eta euskaran irakurritako guztietatik gehien gustatu zaidana izan delako. Esandako guztiagatik 9 bat emango nioke liburuari.

    ErantzunEzabatu
  32. Aimar Erostarbe DBH 3B2017(e)ko azaroaren 23(a) (09:21)

    Liburu hau interesgarria iruditu zait eta ez dut arazorik izan liburua irakurtzeko.Asko gustatu zait liburua konplexua delako, baina puntu zehatz batzuetan nekagarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidan partea amaiera izan da ,hau da, (Xivaren Malkoak) aurkitzen duenean eta gutxien hasiera izan da. Liburua gomendatuko nuke nire adinekoei edo gorako adinei. 1etik 10era 7,5 emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  33. Ander Fernandez DBH 3b2017(e)ko azaroaren 23(a) (09:21)

    Liburu hau interesgarria iruditu zait momentu zehatz batzuetan,Orokorrean idazleak duen ideia gustatu zait baina, gehiegi luzatzen zen gauza sinple bat adierazteko.Gure adinerako egokia dela uste dut, gomendagarria.1 etik 10era 7,5 eko nota jarriko nioke.

    ErantzunEzabatu
  34. Liburu hau ez zait asko gustatu baina momentu batzuetan bai.Momentu zehatz batzuetan aspergarri xamarra iruditu zait autorea asko luzatzen delako.Gehien gustatu zaidan partea azkena da, liburua bukatzen dagoenean eta gutxiena hasiera asko luzatzen da ta ez du oso ondo azaltzen.Nire adinerako egokia da baino zailtasun pixka bat igual badauka. Nere nota 1etik 10era, 5 bat izango litzateke

    ErantzunEzabatu
  35. Aritz Guelbenzu DBH 3B2017(e)ko azaroaren 23(a) (09:23)

    Liburu hau aspergarria iruditu zait, gehiegi irakurri behar delako garrantzia duen gauza bat deskribatzeko edo azaltzeko. Liburua irakurtzeko ez dut zailtasunik izan. Liburua nere ustez nere adinerako egokia da. Misteriozko liburuak irakurtzea gustatzen bazaizu gomendatuko nizuke bestela ez. Nere balorazioa 1etik 10era 5 bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  36. Liburua asko gustatu zait kuriositatea sartzen zitzaidalako momentu batzuetan. Liburuko parte batzuk ez zitzaizkidan asko interesatzen ez nuelako ulertzen eta momentu batzuetan datu gehiegi ematen zituelako. Nire zatirik interesgarriena azkeneko partea izan da jakin-nahia sortzen zitzaidalako zer gertatuko zen eta kuriositatea neukalako jakiteko; orduan gehiago irakurtzen nuen. Ez ditut problemarik izan irakurtzeko liburu hau nire adinekoei gomendatuko nieke. Liburuari 8 bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  37. Liburu hau aspergarria iruditu zait, ez dut arazorik izan irakurtzeko. Liburu guztian zehar, asko irakurri behar da garrantzizko gauza batzuk azaltzeko. Gehien gustatu zaidan partea Ameliak “Xivaren Malkoak” zuela konturatu zirenekoa izan zen. Nire adineko pertsonentzat egokia iruditu zait. 1etik 10era 5 bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  38. Adrian Cumbres DBH 3-B2017(e)ko azaroaren 23(a) (09:25)

    Liburua interesgarria iruditu zait. Gustukoa izan dut istorioa oso konplexua izan delako baina gustatu ez zaidana autorea hainbeste luzatzea beste gai batzuekin izan da. Batzuetan zailtasunak izan ditut, adibidez irudi estilistiko asko erabiltzen zituelako. Nerabeek irakurtzeko oso egokia ikusten dut. Istoriotik gutxien gustatu zaidan gauza aitaren gaixotasuna,tuberkulosia, izan da. 1etik 10era 8,5 emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  39. Liburu hau, interesgarria iruditu zait, istorioa gustatu zaidalako. Beste aldetik momentu batzuetan idazleak istorioa kontatzeko erritmoa moteltzen zuen eta astuna egiten zitzaidan. Kontatutakoa ulertzeko ez dut zailtasunik izan, gauzak ondo azaltzen zituelako. Gehien gustatu zaidan zatia amaiera izan da, misterioa argitzen delako. Gure adinerako egokia iruditu zait honenbestez, gomendatuko nuke. 1etik 10era 7ko bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  40. Liburua interesgarria iruditu zait baina momentu zehatz batzuetan azalpen gehiegi ematen zuen eta aspergarria egiten zitzaidan. Gehien gustatu zaidan partea amaiera da eta gutxiena hasiera azalpen gehiegi ematen duelako. Nire adinakoentzat egokia iruditu zait, irakurtzeko zaitasuna ez duelako. 1etik 10era 5bat emango nioke.

    ErantzunEzabatu
  41. Liburua uste baino gehiago gustatu zait batez ere oso interesgarria iruditu zaidalako. Orokorrean liburuko atal guztiak gustatu zaikit baina ez zaitena gehiegi gustatu da idazleak detaile gehiegi ematen dituela eta batzuetan oso astuna egin zait.
    Liburua 14-15 urte baino gutxiago dituzten umeentzat ez nuke gomendatuko batzuetan ulertzeko zaila delako, baina misterioa gustatzen zaien pertsonei gomendatuko nieke. 1etik 10era 8 batekin baloratzen dut.

    ErantzunEzabatu