2013/12/16

Bertsolari Txapelketa Nagusia

AMETS ARZALLUSek irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta gozamen ederra hartu dute, saio bikaina eskaini baitute zortzi finalistek. Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da eta haren ondotik Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina sailkatu dira.
Nahiz eta txapela Ametsek jantzi, gure aldetik ezin ALAIA MARTIN aipatu gabe utzi, izan ere, oso gutxigatik geratu baita finaletik at. Ea hemendik lau urtera ospatuko den finalean oholtza gainean ikusten dugun!