Aurreko igandean Zarautzen jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Bertan, sailkapenean lehenengo postuan gure ikastetxera bertsolaritzako klaseak ematera etortzen den Alaia Martin bertsolari oiartzuarra geratu zen.
Alaia beraren esanetan, helburua lortu du, finalera zuzenean sartzea baitzuen jomuga. Beraz, orain abenduaren 19an Illunben (Donostia) ospatuko den finalerako prestakuntzarekin dabil buru-belarri.
Urnietako Salesiar ikastetxeko ikasle eta irakasleek zorterik handiena opa dizugu finalerako; ea txapela buruan duzula etortzen zaren ikastetxera!
Zorionak Alaia!
Zorionak eta zorte on finalean!
ErantzunEzabatuZORIONAK Alaia. Gu finalean zure alde!!!
ErantzunEzabatuzorionak eta urte berrion
ErantzunEzabatuZorionak Alaia.Zorte on!!!Denak zurekin gaudee.
ErantzunEzabatu