2015/11/25

Alaia Martin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalista

Aurreko igandean Zarautzen jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Bertan, sailkapenean lehenengo postuan gure ikastetxera bertsolaritzako klaseak ematera etortzen den Alaia Martin bertsolari oiartzuarra geratu zen.
Alaia beraren esanetan, helburua lortu du, finalera zuzenean sartzea baitzuen jomuga. Beraz, orain abenduaren 19an Illunben (Donostia) ospatuko den finalerako prestakuntzarekin dabil buru-belarri.

Urnietako Salesiar ikastetxeko ikasle eta irakasleek zorterik handiena opa dizugu finalerako; ea txapela buruan duzula etortzen zaren  ikastetxera!

Zorionak Alaia!

4 iruzkin:

  1. Arantzazu Miner Urdangarin2015(e)ko azaroaren 25(a) (20:36)

    Zorionak eta zorte on finalean!

    ErantzunEzabatu
  2. ZORIONAK Alaia. Gu finalean zure alde!!!

    ErantzunEzabatu
  3. zorionak eta urte berrion

    ErantzunEzabatu
  4. Zorionak Alaia.Zorte on!!!Denak zurekin gaudee.

    ErantzunEzabatu