Egilea: Maite Carranza
ISBN: 978-84-8378-151-7
Orrialde kopurua: 271
Liburuaren tamaina erreala: 20,5 x 13
GAIA: Carranzaren eleberria umeei eragindako sexu-gehiegikeriei eta horien ondorio ikaragarriei eta sarritan horiek ikusi ez izanari buruzko kontakizun "izugarria" da, eta 16 urtetik gorako gazteei dago zuzenduta.
Hizkuntza argiaren eta zuzenaren bidez, eleberriak neska nerabe baten bahiketa kontatzen du, lau urte irauten dituen bahiketa, hain zuzen ere. Guztiek hilda dagoela uste duten bitartean, zulo batean bizi da, sexu-gehiegikeriak eta bestelako tratu txarrak jasanez. Polizia bat eta biktimaren ama eta lagunik onenak izango dira kontakizuna osatuko duten gainerako ahotsak. Kontakizunaren bitartez, egileak, horrelako abagune gogorretan pertsona batek bizirik irauteko dituen mekanismoak zeintzuk diren aurkitu nahi du.
Eleberri honen bitartez, Maite Carranzak gizartearen hipokresia ere salatu nahi du, izan ere, bere iritziz, gaiari buruz hitz egitea eta ikastetxeetan prebentzio kanpainak burutzea saihesten baitu.
Maite Carranza idazlea, gidoilaria eta irakasle bartzelonarra Antropologian lizentziatu zen, eta hizkuntza eta literatura irakasle aritu zen, haur eta gazte literaturan bere lehen pausoak ematen zituen bitartean. Bere lehenengo lanak Serra d'Or 1986 Kritikaren Saria lortu zuen, eta hurrengo urteetan Folch i Torres 1987 eta Joaquim Ruyra 1989 sariak irabazi zituen.
Literaturaren munduan burutu duen produkzioa etengabea izan da, eta bere liburuak berriro argitaratu, itzuli eta sarituak izan dira. 41 obra argitaratu ditu, gehienak gazteei eta umeei zuzenduak. Argitaratu dituen lanen artean arrakasta handia lortu duten lanak daude, hala nola "Mauro Ojos brillantes" edo "Nahi duzu izan nire ahizparen mutila? / ¿Quieres ser el novio de mi hermana?".
Hala ere, arrakasta handiena lortu duen lana "La Guerra de las Brujas" (2005-2007) trilogia da, 22 hizkuntzatara itzulia izan baita. Bere azken eleberria, "Magia de una noche de verano" (2009) izenburukoa, Protagonista Jove 2010 saria lortzeko hautagaien artean dago.
Oro har liburu interesgarria iruditu zait baina ez hasieran pentsatu nuena bezainbeste. Gaia egunerokotasun handikoa eta erakargarria bada ere, zenbait unetan azalpen gehiegi ematen ditu idazleak eta erritmoa asko moteltzen da; hori dela eta pisutsua gertatu zait zenbait unetan. Azken zatia iruditu zait interesgarriena eta jakinmina sortu dit. Irakurtzeko ez du zailtasun handirik eta erraz ulertzen dela uste dut. 4. DBH edo hemendik gorako ikasleentzat egokia da. Gomendatuko nuke bere irakurketa. 1etik 10era 7ko bat emango nioke.
ErantzunEzabatuLiburua oso interesgarria iruditu zait gaur egungo gaia jorratzen delako. Gehien gustatu zaidana bukaerako zatia da, gainerakoa luzeegi idatzita dagoelako eta zehaztasun gehiegi ematen dituelako, beraz, astunegia da irakurtzeko. Liburua egokia iruditzen zait gure adinerako eta baita helduagoentzat ere. Gomendagarria da irakurtzeko, zehaztasun gehiegi eduki arren, zati askok intriga pizten dutelako, batez ere, azkenekoek. Orokorrean 9ko bat emango nioke.
ErantzunEzabatuOlatz Iriberri Egizabal
ErantzunEzabatuLiburua ez zait gehiegi gustatu, gaia nahiko interesgarria den arren, kapitulu batzuk oso pisutsuak dira. Interesgarriena amaiera da, gainontzeko guztia aspergarri samarra da, gauza gehiegi kontatzen dituela iruditu zait, eta historian zehar zerikusirik ez duten gauza batzuk kontatzen ditu. Gainera, gauza garrantzitsuak kontatzerakoan asko luzatzen da eta liburua pisutsua geratzen da. Gure adinerako liburu egokia iruditu zait, eta ulertzeko erraza da. Irakurtzea gomendatzen diot gaia gustuko duen pertsona bati, baina presarik gabe irakurtzeko, liburu osoa aste batean irakurtzea oso aspergarria delako. Liburuari 7 bat jarriko nioke.
Liburua interesgarria iruditu zait. Hasieran pisutsua eta motela iruditu zitzaidan, baina bukaeran jakin-mina sortu dit. Asko gustatu zitzaidan bahitzailea nor den azaldu zenean. Irakurtzeko erraza dela eta gure adineko pertsonek irakurtzeko egokia dela uste dut. Gomendatuko nuke, baina liburua laburragoa izatea gustatuko litzaidake. 1etik 10era 7ko bat emango nioke.
ErantzunEzabatuMaider Dorronsoro.
ErantzunEzabatuOraingoan irakurritako liburua oso interesgarria iruditu zait, istorioa orokorrean ondo dago, hala ere, deskribapen gehiegi daudela uste dut. Gainera, gure adinerako oso aproposa dela uste dut, protagonista gure adin ingurukoa denez, identifikatuak sentitzeko aukera ematen duelako eta horrek interesa sortzen digu, beraz nire adineko pertsonei gomendatu egingo nieke.Hortaz, hau dena kontuan izanda, 9 bat emango nioke.
Liburua hasieran ez zitzaidan gehiegi gustatu ez nuelako ezer ulertzen, pertsonaiak ez zituen ondo bereizten idazleak baina gero, interesgarria iruditzen hasi zitzaidan eta azkenean gustuko liburua iruditu zait. Liburua erraz ulertu dut, zailtasunik ez dut izan hiztegi erraza zuelako. 15 urtekoentzat egokia da gauza hauek jakin ahal ditugulako adin honekin eta 15 urte baino gehiagokoek ere bai. Liburu hau gomendatuko nuke interesgarria delako eta erraz ulertzen delako. Nik 1etik 10era bitartean 8,5 batekin baloratuko nuke.
ErantzunEzabatu
ErantzunEzabatuLiburua ondo dago, baina hasieran oso astuna da eta ez da oso ondo ulertzen deskribapen gehiegi daudelako; gainera atalak luzeegiak dira, nire ustez kapituluak motzagoak izan beharko lirateke. Gehien gustatu zaidana azkeneko bost kapituluak izan dira interesgarriagoak direlako. Ulertzeko garaian, zailtasuna izan dut hasierako bi ataletan, ez direlako oso ulergarriak. Liburu hau gure adineko neska-mutilentzat ondo dago eta gomendatuko nuke, azken finean interes handia sortzen dizulako.
7 bat emango nioke
Liburua orokorrean gustatu zait baina hasieran oso aspergarria da eta pisutsua egiten da hasierako guztia irakurtzea eta orokorrean hasierako 50 orrialdeek ez dute ezertako balio.
Gehien gustatu zaidana izan da Nuria Solis enteratzen denean Pepe Molina izan dela Barbararen bahitzailea eta jarrera aldatze bat izaten du eta Barbararen bila joaten da.
Ez dut izan zailtasunik irakurtzerakoan, ulergarria izan da irakurtzeko.
Ulergarria izan da eta dena zailtasunik gabe irakurri dut.
Bai gomendatuk; aspergarria irudit
Liburua,interesgarria iruditu zait, hala ere, istorioa oso motel doa. Hasieran zaila da irakur zaletasuna piztea, baina ondoren istoriak zentzua hartzen du eta azkenean honen partaide sentitzen zara. 1 etik 10 era 6 bat emango nioke, luzeegia iruditu zait
ErantzunEzabatuDaniel lopez:
ErantzunEzabatuLiburua ondo dago zeren istorioa orokorrean interesgarria da, baina batzuetan zehaztasun asko ematen ditu eta pisutsua bihurtzen da. Liburua ondo ulertzen da baina hasieran eta kapitulu batzuetan ez dut ondo ulertu Nire ustez 16 urtekoentzat egokia da. Liburua gomendatuko nuke. Nota: 8,
Liburua orokorrean gustatu zait, hasierako kapituluak ez dira oso interesgarriak,berriz, bukaerakoak interesgarriak dira. Liburua irakurtzeko ez dut zailtasunik izan eta gure adinerako egokia iruditu zait. Liburu hau gomendatuko nuke. 1etik 10era bitartean 8,5 ematen diot.
ErantzunEzabatuBai liburua ondo egon da, gehien gustatu zaidan zatia, jakiten dutenean zein den bahitzailea eta gutxiena hasierako zatia ez dakitenean zein izan daitekeen bahitzailea.
ErantzunEzabatuLiburu hasieran ulertzeko zailtasunak eduki nituen istorioa ez nuelako oso ondo ulertzen, baina gero dena argi geratu zitzaidan.
Nire ustez gure adinerako eginda dagoen liburua da eta gomendatuko nuke.
Nik 7ko bat emango nioke.
Liburua zirraragarria iruditu zait, hasieran ez baldin bazara historia buruz kokatzen ez duzu ulertuko. Liburuaren atal batzuk oso aspergarriak dira baina beste batzuk harrigarriak. Liburuan gehien gustatu zaidana azkeneko zatia izan da. Liburua oso egokia iruditu zait gure adinerako, nire ustez liburua laburragoa izango balitz hobeto azalpen gehiegi ematen dituelako. 1etik 10era 7ko bat emango nioke.
ErantzunEzabatuLiburu hau guztiz interesgarria iruditu zait, izan ere, xehetasun asko ematen dituenez, irakurtzen ari nintzen bitartean istorioa imajinatzen ari nintzen eta zenbait kasutan identifikatua sentitu nintzen. Erabiltzen duen hiztegia ez zait zailegia iruditu, beraz, oso erraz irakurri dut. Hasierako kapitulu guztiak jakin-min handiz irakurri ditut; hala ere, amaiera iruditu zait liburuko zatirik interesgarriena. Nire adinerako oso egokia iruditu zait, beraz, adin honetako edozeini gomendatuko nioke. Aurretik esandako guzti honengatik, 1etik 10era, 10eko bat emango nioke.
ErantzunEzabatuLiburua orokorrean oso zirraragarria iruditu zait, liburuaren atzeko zatia irakurtzearekin bakarrik izugarrizko jakin mina jartzen baitzaizu, baina nola nahi ere, azkeneko zatia da denetan gehien gustatu zaidana, liburua ulertarazten lagundu baitit. Hala ere nire ustez, hasierako gauza asko soberan daude eta horrek, liburua luzatu eta irakurtzeko zailtasuna sortzen du. Hori dena kontuan hartuta ere, egokia iruditu zait, gainera oso aproposa da gure moduko jendearentzat. Beraz, nire antzeko adina duen jendeari gomendatuko nioke. Aipatutako guztiagatik, 1etik 10erako eskala batean, nire nota 8 bat da.
ErantzunEzabatuLiburua orokorrean asko gustatu zait nahiz eta batzuetan oso errepikagarria iruditu zaidan; gehien gustatu zaidan zatia azkenekoa izan da jakinmina sortu dialako. Ez dut zailtasunik izan ulertzeko beraz, nahiko azkar irakurri dut. Gure adinerako nahiz helduentzat gomendagarria da gaur egun gertatzen den zerbait kontatzen digulako. Nik 8 bat emango nioke.
ErantzunEzabatuLiburua orokorrean interesgarria iruditu zait, bukaerak jakin-min handia sortzen du. Arazo bakarra hasieraren gehiegizko luzera da, akzioa hasi baino lehenago gehiegi azaltzen du gertatutakoa, eta oso astuna gertatu zait. Nire iritziz gure adinerako egokia da. Liburua gomendatuko nuke, zeren, nahiz eta hasieran astuna izan, bukaera zirraragarria da. Nik 7 bat ematen diot.
ErantzunEzabatuLiburua interesgarria iruditu zait, hasieran, aspergarri xamarra iruditu zaidalako, izan ere, oso luzea eta inportantzia gutxiko gauzak kontatzen dituelako. Kontatzen duen istorioa oso ondo dago, baina deskribapen gehiegi daudela uste dut, hala ere, gehien gustatu zaidana azkeneko kapituluak izan dira. Ulertzeko garaian, zail xamarra iruditu zait, baina bukaeran oso ondo ulertu dut. Liburu hau gomendatuko nuke, beraz, orokorrean 7ko bat emango nioke.
ErantzunEzabatuHasieran pixka bat aspergarria da, 70 orria arte eta hortik aurrera gehiago ulertzen da eta intriga gehiago sortzen dizu. Polita iruditu zait baina pixka bat luzea, hasierako orriak kenduko nituzke motzagoa izateko eta hasieratik ulertzeko. 7 bat ematen diot. Gure adinekoentzat liburu egokia iruditzen zait.
ErantzunEzabatuJON PEREZ :
ErantzunEzabatuNire iritziz, liburu hau ez da oso ona, oso txarra iruditu zait, honen arraizoi bat da 100.orritara iritsi arte, ez zait oso interesgarria iruditu eta gehiegizko xehetasunak ematen dituela iruditzen zait.
Gaia, oso interesgarria da, bai, baina oso gaizki kontatuta dago, beharrezko ez diren xehetasun gehiegi ematen dituelako istorioa ulertzeko edo segitzeko.
Liburua ondo ulertzen da euskara normal bat erabiltzen duelako, ez nuke gomendatuko baina nire adineko pertsonentzat egokia iruditzen zait oso interesgarria izan ez arren.
Gehien gustatu zaidana bukaera izan da, jakiten dutenean Barbararen aita izan dela bahitu duena. Baina hala ere oso gutxi arritu dit.
Nire nota 1etik 10era, 1 emango nioke lehen esan ditudan arrazoiengatik.
Liburua oso interesgarria iruditu zait. Hasieran oso aspergarria iruditu zitzaidan, baina bukaeran interesgarriagoa izan da . Ez nuen espero bahitzailea aita izatea. Irakurtzeko erraza izan da eta gure adinekoek irakurtzeko oso erraza da. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, hori bai oso luzea da. Nire nota 7 bat da.
ErantzunEzabatuLiburua lehenengo momentutik oso interesgarria iruditu zitzaidan, baina momentu batzuetan astuna gertatu zait azalpen gehiegi ematen baitzituen. Lehenengo momentutik ondo enteratu behar zara, bestela ez zara ezertaz enteratzen baina bukaeran dena argitzen da.Hasiera aspergarri xamarra iruditu zait esplikazio ugariengatik baina bukaeran oso interesgarria jartzen da, baitzailea nor den jakin nahi duzulako. Nire ustez liburua gure adineko gazteentzat egokia da, ondo ulertzen da eta hiztegi aldetik ez du zailtasunik .Nik 1etik 10era 9 bat emango nioke, asko gustatu zaidalako.
ErantzunEzabatuLiburu hau ez zait gehiegi gustatu. Batzuetan oso apergarria zen hasieran, baina liburua erditik edo amaitzerakoan hobetzen zijoan.13-14 urtetik aurrerako pertsonei gomendatuko nieke.
ErantzunEzabatuLiburitik gutxiena gustatu zaidana, bakoitzaren deskripzioak oso luzeak eta aspergarriak direla. Eta gustatu zaidana,azkeneko gauzak.
Azkeneko gauza, liburuaren nota: 6,5-koa da.
Liburua ez zait asko gustatu, elkarrizketa falta sumatu dut eta astuna gertatu zait; nire ustez xehetasun asko soberan zeuden. Liburuaren nota 6,5 dela iruditzen zait.
ErantzunEzabatuNire ustez liburua oso interesgarria da, hasieran batzuetan astuna egiten da baina bukaeran jakin-min handia pizten du. Sentimendu asko sorrarazten ditu, gauza asko batera gertatzen direlako eta harritu egiten zaituelako. Nik liburu honen irakurketa gomendatuko nuke. Polita da eta gazteentzat oso ondo dago. Nik 9 bat emango nioke.
ErantzunEzabatuLiburu hau ez zait oso interesgarria iruditu, liburu hasiera ez da oso interesgarria eta ez da oso ondo ulertzen, gero liburua interesgarriagoa bihurtzen da. Gehiena gustatu zaidana intriga duela. Gure adinerakoentzat gomendatuko nuke. 6 bat ematen diot.
ErantzunEzabatuLORENA ARIAS:
ErantzunEzabatuHasieran liburu aspergarria eta pisutsua iruditu zait nahiko astuna, inportantziarik ez zuten gauza asko kontatzen dituelako baina bukaeran oso interesgarria iruditu zait. Hiztegiaren aldetik zail xamarra iruditu zait ,kapitulo batzuk ez nituen ondo ulertu.Dialogoaren falta somatu dut. Nire iritziz gure adinerako liburu egokia da. Edozeini gomendatuko nioke. Nire nota 7 bat da.
Nire ustez liburua nahiko konplikatua da, pertsonaia asko daudelako eta momentu askotan ateratzen dira, beraz, askotan gogoratzen saiatu behar zara eta zail xamarra iruditu zait. Nire nota 6 bat da.
ErantzunEzabatu