2011/12/21

SANTO TOMAS PERIYA, TXOIXUA TA OGIYA

santo-tomas.jpg

San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren feria eta jaia da. Donostian ospatzen da bereziki, baina Bilbon, Lekeition, Zaldibar, Azpeitia eta beste herri batzuetan ere bai. Historian baserri-feria eguna bazen ere, egun euskal baserriaren kultura jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan.



Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, asko dira, hiritarrak barne, baserritar-arroparekin jantzita (haurrak eta gazteak bereziki) jaia ospatzen dutenak.
txerria.jpgtaloa-eta-txistorra.jpg


Historia
Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar asko maizter bizi ziren euren baserrietan eta aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jauntxoari. Errenta ordaintzeko eguna San Martin (azaroaren 11) izaten zen, baina azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzeko eta bide batez, bere produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak, ...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten. Nagusiak, normalean, ez zituen lurrak lantzen, eta hirian bizi izaten zen. Baserritar asko eta asko Donostiara etortzen ziren egun seinalatu hartan, alokairua ordaintzeko diruarekin eta kapoi pare batekin. Ordainetan, bazkari bat ematen zitzaien, eta ia beti bakailaoa zen jakietako bat.Baserritarrek hiriburuan zeudela aprobetxatuta, herrietako denda xumeetan aurkitzen ez zituzten artikuluak erosten zituzten eta, bidenabar, baserriko produkturik onenak saldu. Urteak joan urteak etorri, feria antolatu beharra zegoela ikusi zen, eta hala sortu zen Santo Tomasetakoa, Donostiako Konstituzio plazan egiten dena.

Gipuzkoako udalerrietan garraiobideak hobetu zirenean eta baserri guztietaraino pistak egin, feria ez zen gehiago beharrezko izan. Baina baserritarrak, ordurako baserriaren lur gehienen jabe eginak, tradizio zaharrari heldu zion eta jarraitu zuen Donostiara etortzen Santo Tomasetan. Eta, hala, feriak bizirik iraun du, gaur arte.

Baserritar jantziaren inguruko informazioa nahi izanez gero, sakatu:

      Audioa entzun nahi baduzu sakatu HEMEN.

      Testu informazioa irakurri nahi baduzu sakatu HEMEN.


Egun ederra igaro dezazuela!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina