2015/12/16

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Larunbatean, abenduak 19 Donostiako Ilunben jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Bertan ariko diren zortzi bertsolariak honakoak dira:


          • Agin Laburu
          • Alaia Martin
          • Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
          • Beñat Gaztelumendi
          • Iñaki Apalategi
          • Jon Maia
          • Oihana Iguaran
          • Unai Agirre
Urnietako Salesiar ikastetxetik animo eta zorterik handiena opa diegu denei, baina bereziki Alaia Martini, izan ere bera da 1go DBHko ikasleen bertsolaritzako irakaslea azken ikasturteotan.

ZORTE ON ALAIA!!!

2015/11/25

Alaia Martin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalista

Aurreko igandean Zarautzen jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Bertan, sailkapenean lehenengo postuan gure ikastetxera bertsolaritzako klaseak ematera etortzen den Alaia Martin bertsolari oiartzuarra geratu zen.
Alaia beraren esanetan, helburua lortu du, finalera zuzenean sartzea baitzuen jomuga. Beraz, orain abenduaren 19an Illunben (Donostia) ospatuko den finalerako prestakuntzarekin dabil buru-belarri.

Urnietako Salesiar ikastetxeko ikasle eta irakasleek zorterik handiena opa dizugu finalerako; ea txapela buruan duzula etortzen zaren  ikastetxera!

Zorionak Alaia!

2015/03/18

Korrika Urnietan

KORRIKA 19 badator… Martxoak 21, larunbata, Urnietan

8:30-9:30: gosaria eta txikienentzako tailerrak Geltoki plazan (Presentación ikastetxearen ondoan)
9:30: lekukoa hartu behar dugun tokirantz abiatuko gara trikitilariekin batera
9:50: Salesiar ikastetxeko sarreran hartuko dugu KORRIKAren lekukoa

ANIMA ZAITEZ!!!


8:30-9:30: desayuno y talleres para los más pequeños en la plaza Geltoki (junto a Presentación)
9:30: nos dirigiremos hacia el colegio
9:50: cogeremos el testigo de la KORRIKA junto a la entrada del colegio Salesianos Urnieta

TE ESPERAMOS!!!

2015/03/10

Badator KORRIKA...!!


Jakingo duzuenez, 2015eko martxoaren 19an hasita,10 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Salesiarrak eta Presentacion de Maria ikastetxeek aurten ere parte hartuko dugu lasterketa erraldoi honetan, gure hezkuntza komunitatean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

Hona hemen egitaraua:
  • EGUNA: martxoak 21, larunbata
  • TOKIAPresentacion de Maria Ikastetxe aurrean dagoen Plazatxoan (Geltoki Kalean)
  • NORENTZAT: ikasle, irakasle, guraso, familiarteko, lagun...
  • ZER: motorrak berotzeko gosaria eta tailerrak
  • 9:30ean: lekukoa hartu beharreko tokira abiatuko gara KORRIKAn parte hartzeko
Aldez aurretik izena eman behar duzue guk ere guztia modu egokian prestatu ahal izan dezagun. Beraz, banatu zaizuen orriaren azpikaldeko datuak tutoreari ekarri parte hartu nahi duzuen guztiok (azken eguna martxoak 16, astelehena).

Hau duzue prestatu dugun aurkezpen bideoa.

BERTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!