2014/07/06

THE SOUND OF MUSIC (Subtitles in Basque)

Hona hemen ahozko ingelesa lantzen duten 4. DBHko ikasleek sortutako lan bikaina!!!
ZORIONAK parte hartzeile guztiei eta IÑAKI LOPETEGI ingeleseko irakasleari.


2014/06/11

DBH4 - EUSKAL KANTAK

Dagoeneko iritsi da ikasturte amaiera eta ez genuke amaitu nahi ikasleek egin dituzten lan bikainak argitaratu gabe.
Oraingoan 4. DBHkoek landu dituzten euskal kanta batzuk jarri nahi dizkizuegu ikusgai.
Lan politak, benetan! ZORIONAK!!!




2014/04/08

ESAERA ZAHARRAK eta ATSOTIZAK

Jakin badakigu milioi bat euskal hiztun garela munduan. Euskarak badu, beraz, tokia munduan, baita teknologia berrietan ere. Milaka euskaldun gara, esaterako, WhatsApp aplikazioa erabiltzen dugunak eta, ziur asko, azken egunotan jaso duzuela dagoeneko bolo-bolo dabilen mezua: bai, whatsappeko emotikoenen bitartez irudikatutako euskal esaera zaharren zerrenda. Bada, guk ere euskararen blog honetara ekarri nahi izan dugu, asmakizunak izugarri atsegin ditugulako eta euskararekin jolas egin nahi dugulako!

Euskal esaera zaharrak, Whatsappen


Ea denon artean gai garen denak asmatzeko.



Bota zure erantzuna artikulu honi erantzunez!!

Jatorrizko esteka: http://www.blogseitb.net/euskara/tag/esaera-zaharrak/

2014/02/26

IRITSI DIRA INAUTERIAK!!!


Euskal Herriko txoko askotan ospatzen dira inauteriak. Gure inguruan ezagunenak Tolosakoak ditugu baina ondorengo bideoetan, guretzat ezezagunak baina oso ospetsuak diren inauteriak ikusteko aukera duzue.

ITURENGO INAUTERIAK





USTARITZEKO KAXKAROTAK