2014/02/26

IRITSI DIRA INAUTERIAK!!!


Euskal Herriko txoko askotan ospatzen dira inauteriak. Gure inguruan ezagunenak Tolosakoak ditugu baina ondorengo bideoetan, guretzat ezezagunak baina oso ospetsuak diren inauteriak ikusteko aukera duzue.

ITURENGO INAUTERIAK





USTARITZEKO KAXKAROTAK



2013/12/16

Bertsolari Txapelketa Nagusia

AMETS ARZALLUSek irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta gozamen ederra hartu dute, saio bikaina eskaini baitute zortzi finalistek. Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da eta haren ondotik Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina sailkatu dira.
Nahiz eta txapela Ametsek jantzi, gure aldetik ezin ALAIA MARTIN aipatu gabe utzi, izan ere, oso gutxigatik geratu baita finaletik at. Ea hemendik lau urtera ospatuko den finalean oholtza gainean ikusten dugun!

2013/10/17

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!












Joan den urriaren 1etik 4ra bitartean gure 2. DBHko ikasleak barnetegian izan ziren egun batzuetan euskaraz bizi, sentitu, jolas egin eta ederki pasatzeko asmotan.
Eta egun zoragarri bezain ahaztezinak bizi izan zituzten, Barrian 2Ako ikasleek eta Seguran 2Bko ikasleek. Ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkiegu hau bizitzea posible egin zuten begiraleei.


Eskerrik asko
Rafa, Ines, Txema, Agustin, Josetxo eta Amaia


2A Barrian







BARRIAko ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO HEMEN

2B Seguran






SEGURAko ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO HEMEN