2013/12/16

Bertsolari Txapelketa Nagusia

AMETS ARZALLUSek irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta gozamen ederra hartu dute, saio bikaina eskaini baitute zortzi finalistek. Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da eta haren ondotik Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina sailkatu dira.
Nahiz eta txapela Ametsek jantzi, gure aldetik ezin ALAIA MARTIN aipatu gabe utzi, izan ere, oso gutxigatik geratu baita finaletik at. Ea hemendik lau urtera ospatuko den finalean oholtza gainean ikusten dugun!

2013/10/17

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!












Joan den urriaren 1etik 4ra bitartean gure 2. DBHko ikasleak barnetegian izan ziren egun batzuetan euskaraz bizi, sentitu, jolas egin eta ederki pasatzeko asmotan.
Eta egun zoragarri bezain ahaztezinak bizi izan zituzten, Barrian 2Ako ikasleek eta Seguran 2Bko ikasleek. Ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkiegu hau bizitzea posible egin zuten begiraleei.


Eskerrik asko
Rafa, Ines, Txema, Agustin, Josetxo eta Amaia


2A Barrian







BARRIAko ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO HEMEN

2B Seguran






SEGURAko ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO HEMEN


2013/10/08

HITZ POZOITUAK / IRAKURKETA DBH4

Egilea: Maite Carranza

ISBN: 978-84-8378-151-7

Orrialde kopurua: 271

Liburuaren tamaina erreala: 20,5 x 13


GAIA: Carranzaren eleberria umeei eragindako sexu-gehiegikeriei eta horien ondorio ikaragarriei eta sarritan horiek ikusi ez izanari buruzko kontakizun "izugarria" da, eta 16 urtetik gorako gazteei dago zuzenduta.
Hizkuntza argiaren eta zuzenaren bidez, eleberriak neska nerabe baten bahiketa kontatzen du, lau urte irauten dituen bahiketa, hain zuzen ere. Guztiek hilda dagoela uste duten bitartean, zulo batean bizi da, sexu-gehiegikeriak eta bestelako tratu txarrak jasanez. Polizia bat eta biktimaren ama eta lagunik onenak izango dira kontakizuna osatuko duten gainerako ahotsak. Kontakizunaren bitartez, egileak, horrelako abagune gogorretan pertsona batek bizirik irauteko dituen mekanismoak zeintzuk diren aurkitu nahi du.
Eleberri honen bitartez, Maite Carranzak gizartearen hipokresia ere salatu nahi du, izan ere, bere iritziz, gaiari buruz hitz egitea eta ikastetxeetan prebentzio kanpainak burutzea saihesten baitu.
Maite Carranza idazlea, gidoilaria eta irakasle bartzelonarra Antropologian lizentziatu zen, eta hizkuntza eta literatura irakasle aritu zen, haur eta gazte literaturan bere lehen pausoak ematen zituen bitartean. Bere lehenengo lanak Serra d'Or 1986 Kritikaren Saria lortu zuen, eta hurrengo urteetan Folch i Torres 1987 eta Joaquim Ruyra 1989 sariak irabazi zituen.
Literaturaren munduan burutu duen produkzioa etengabea izan da, eta bere liburuak berriro argitaratu, itzuli eta sarituak izan dira. 41 obra argitaratu ditu, gehienak gazteei eta umeei zuzenduak. Argitaratu dituen lanen artean arrakasta handia lortu duten lanak daude, hala nola "Mauro Ojos brillantes" edo "Nahi duzu izan nire ahizparen mutila? / ¿Quieres ser el novio de mi hermana?".
Hala ere, arrakasta handiena lortu duen lana "La Guerra de las Brujas" (2005-2007) trilogia da, 22 hizkuntzatara itzulia izan baita. Bere azken eleberria, "Magia de una noche de verano" (2009) izenburukoa, Protagonista Jove 2010 saria lortzeko hautagaien artean dago.

2013/07/20

AGUR 2012-2013 IKASTURTEARI!!




Badira aste batzuk ikasturtea amaitu genuela; orain merezitako atsedena hartzeko garaia heldu zaigu denoi.






Ez ahaztu oporretan amets egiteko eta mundu berriak ezagutzeko modurik eskuragarri eta merkeena
liburuak irakurtzea dela.





 HIZKUNTZETAKO IRAKASLEOK OPORRALDI EZIN HOBEA OPA DIZUEGU GUZTIOI!!