Blog honetan Urnietako Salestar Ikastetxean lantzen ditugun hizkuntzen inguruko informazioa eta ikasleen zenbait lan ikusteko aukera izango duzue.
2017/03/26
2017/03/15
2017/02/09
9.Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketa
9.Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketa martxan da berriro.
Parte hartu nahi izanez gero, klik egin irudiaren gainean eta bertan aurkituko duzu informazio guztia.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
2017/02/07
2016/12/19
2016/12/15
Xivaren Malkoak liburua
Ebaluaketa honetan, Cesar Mallorquí-ren Xivaren Malkoak liburua irakurri dugu. Liburu honetan, Javiren abenturak biziko ditugu bere lehengusinaren etxean. Bertan, mamu bat ikusten du eta hortik aurrera abiatzen da istorioa.
Liburua oro har gustatu zaigu nahiz eta momentu batzuetan pisutsua egin zaigun. Gehien gustatu zaiguna bukaera izan da, misterioa argitzen delako; gutxien berriz, korapiloa, oso luzea egin zaigulako. Hasieran istorioaren muina zertan zatzan ikustea kosta egin zitzaigun bain behin ulertutakoan ez dugu zailtasunik izan. Liburu hau egokia da 14-15 urte bitarteko gazteentzat. Abenturazko eleberriak gustuko dituztenentzat ere oso gomendagarria!
Adrian Blanco, Yaiza Gonzalez eta Uxue Mariñelarena (DBH 3B)
2016/11/29
Euskararen eguna
Bihar, abenduak 3, Xabier egunez, Euskararen
Nazioarteko Eguna ospatuko da Euskal Herrian eta munduko hainbat eta hainbat txoko
eta euskal hiztun komunitatetan.
Ruper
Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” kantuaren hitzek eman digute gaurkoan
hizpidea, izan ere euskaraz bizi nahi dugunok egoera nekezak bizitzen ditugu
askotan.
Hainbat eta hainbat
ekintza antolatzen dira euskararen inguruan baina emaitzak, zoritxarrez, ez datoz bat egindako
ahaleginekin. Guk, dena den, ez dugu etsi nahi.
Gaurko irakurgai
honetan erabilera bultzatzeko lagungarri izan daitezkeen gomendio xume batzuk
proposatu nahi dizkizuegu, munduko hiritar izateaz gain, hiritar euskaldun ere
izan gaitezen.
- Edozein tokitan, telefonoz, denda nahiz tabernetan... lehen agurra euskaraz egin
- Astean
behin euskal egunkari nahiz artikuluren bat irakurri
- Kotxean,
etxean nahiz lantokian euskarazko irratiak sintonizatu
- Mugikorra,
tableta, ordenagailua… euskaldundu
- Sare
sozialetan euskaraz komunikatu
- Urtean
behin gutxienez, euskaraz egiten den jaialdi edo ospakizunen batera joan
- Tarteka
euskaraz idatzitako eleberriren bat irakurri
- Orain artean ohituraz gazteleraz egin izan diozun
bikote, senitarteko nahiz lagun euskaldun horri euskaraz egiten hasi
- Euskara ikasten ari den jendeari ahalegina
eskertu eta beraiekin euskaraz egiteko pazientzia hartu
- Euskal kantutegia aberastu. Gogoko dituzun euskal
kantak entzun, hitzak ikasi eta abestu
Eta gogoan izan euskarak aurrera egingo
badu maite dugunon babesa eta erabilerari esker izango dela, horregatik gure
aurtengo leloa:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




