Blog honetan Urnietako Salestar Ikastetxean lantzen ditugun hizkuntzen inguruko informazioa eta ikasleen zenbait lan ikusteko aukera izango duzue.
2016/04/22
2016/03/07
2016/03/06
XXII. On Manuel Antia Literatur Leihaketa
On Manuel Antia Literatur Leihaketan parte hartzeko gogoa baldin baduzu gogoan izan martxoaren 18a baino lehenago utzi behar duzula zure lana Lekaio kultur etxean.
Hainbat kategoria daude baina zuei dagokizuena honakoa da:
Hainbat kategoria daude baina zuei dagokizuena honakoa da:
- 12-16 urte: 3-8 orrialde bitarteko idazlana idatzi beharrekoa.
- Sariak:
- 1go saria: 600€-ko balea
- 2.saria: 360€-ko balea
- 3.saria: 200€-ko balea
Irabazleen izenak apirilaren 25ean ezagutaraziko dira.
Informazio gehiago: www.urnieta.eus
ANIMA ZAITEZTE ETA JAR EZAZUE ZUEN SORMENA DANTZAN!
2016/02/11
Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketa
Elkar argitaletxean, haurren eta gazteeen artean irakurzaletasuna bultzatu nahiean urteroko legez, ipuin eta ilustrazio lehiaketa antolatu du.
Hainbat modalitate daude lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko:
1. Ipuina ilustrazio bilakatu
2. Ilustrazioa ipuin bilakatu
Klasean lantzeko asmoa dugu baina informazio gehiago nahi izanez gero, nahikoa duzu www.elkar.com orrialdean sartzea.
Jar ezazu zure imaginazioa lanean eta ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!!!!!
2015/12/16
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Larunbatean, abenduak 19 Donostiako Ilunben jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Bertan ariko diren zortzi bertsolariak honakoak dira:
- Agin Laburu
- Alaia Martin
- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
- Beñat Gaztelumendi
- Iñaki Apalategi
- Jon Maia
- Oihana Iguaran
- Unai Agirre
Urnietako Salesiar ikastetxetik animo eta zorterik handiena opa diegu denei, baina bereziki Alaia Martini, izan ere bera da 1go DBHko ikasleen bertsolaritzako irakaslea azken ikasturteotan.
ZORTE ON ALAIA!!!
2015/12/02
2015/11/25
Alaia Martin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalista
Aurreko igandean Zarautzen jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Bertan, sailkapenean lehenengo postuan gure ikastetxera bertsolaritzako klaseak ematera etortzen den Alaia Martin bertsolari oiartzuarra geratu zen.
Alaia beraren esanetan, helburua lortu du, finalera zuzenean sartzea baitzuen jomuga. Beraz, orain abenduaren 19an Illunben (Donostia) ospatuko den finalerako prestakuntzarekin dabil buru-belarri.
Urnietako Salesiar ikastetxeko ikasle eta irakasleek zorterik handiena opa dizugu finalerako; ea txapela buruan duzula etortzen zaren ikastetxera!
Zorionak Alaia!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


