Blog honetan Urnietako Salestar Ikastetxean lantzen ditugun hizkuntzen inguruko informazioa eta ikasleen zenbait lan ikusteko aukera izango duzue.
2015/12/02
2015/11/25
Alaia Martin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalista
Aurreko igandean Zarautzen jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Bertan, sailkapenean lehenengo postuan gure ikastetxera bertsolaritzako klaseak ematera etortzen den Alaia Martin bertsolari oiartzuarra geratu zen.
Alaia beraren esanetan, helburua lortu du, finalera zuzenean sartzea baitzuen jomuga. Beraz, orain abenduaren 19an Illunben (Donostia) ospatuko den finalerako prestakuntzarekin dabil buru-belarri.
Urnietako Salesiar ikastetxeko ikasle eta irakasleek zorterik handiena opa dizugu finalerako; ea txapela buruan duzula etortzen zaren ikastetxera!
Zorionak Alaia!
2015/05/01
2015/03/18
Korrika Urnietan
KORRIKA 19 badator… Martxoak
21, larunbata, Urnietan
8:30-9:30: gosaria eta txikienentzako tailerrak Geltoki
plazan (Presentación ikastetxearen ondoan)
9:30: lekukoa hartu behar dugun tokirantz abiatuko gara trikitilariekin batera
9:50: Salesiar ikastetxeko sarreran hartuko dugu KORRIKAren lekukoa
ANIMA ZAITEZ!!!
9:30: lekukoa hartu behar dugun tokirantz abiatuko gara trikitilariekin batera
9:50: Salesiar ikastetxeko sarreran hartuko dugu KORRIKAren lekukoa
ANIMA ZAITEZ!!!
8:30-9:30: desayuno y talleres para
los más pequeños en la plaza Geltoki (junto a Presentación)
9:30: nos dirigiremos hacia el colegio
9:50: cogeremos el testigo de la KORRIKA junto a la entrada del colegio Salesianos Urnieta
TE ESPERAMOS!!!
9:30: nos dirigiremos hacia el colegio
9:50: cogeremos el testigo de la KORRIKA junto a la entrada del colegio Salesianos Urnieta
TE ESPERAMOS!!!
2015/03/10
Badator KORRIKA...!!
Jakingo
duzuenez, 2015eko martxoaren 19an hasita,10 egunez eta gelditu gabe, Euskal
Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez Korrikak.
Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako
milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Salesiarrak
eta Presentacion de Maria ikastetxeek aurten ere parte hartuko dugu lasterketa
erraldoi honetan, gure hezkuntza komunitatean euskararen erabilera
bultzatzeko asmoz.
Hona hemen egitaraua:
- EGUNA: martxoak 21, larunbata
- TOKIA: Presentacion de Maria Ikastetxe aurrean dagoen Plazatxoan (Geltoki Kalean)
- NORENTZAT: ikasle, irakasle, guraso, familiarteko, lagun...
- ZER: motorrak berotzeko gosaria eta tailerrak
- 9:30ean: lekukoa hartu beharreko tokira abiatuko gara KORRIKAn parte hartzeko
Hau duzue prestatu dugun aurkezpen bideoa.
2015/02/15
110.Street-eko geltokia

DBH 3koek irakurri behar duten liburua
Josebak kafetegi batean egiten du lan. Catherinek, kafetegi buruak, trafikatzeko lanak egitea beharten du, bestela inmigrazioko poliziari deituko diola esanez. Bestalde, Angiek, estatubatuar emakumeak, publizitatean lan egiten du. Hasieran, kartel bat diseinatzeko egitekoa izango du eta hauetako bat egiteaz ezagutuko dute elkar bi protagonistek, kartelaren bidez mezutxoak bidaliko baitizkiote bata besteari. Josebak trafikatzen jarraituko du, gehiago ezingo duen arte. Orduan berak xantaiatuko du Catherine, poliziari dena kontatuko diola esanez. Gauzak horrela, aske geratzen da; denbora gutxiaz, baina; izan ere, kale batean laban batekin hiltzen baitute.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




