Blog honetan Urnietako Salestar Ikastetxean lantzen ditugun hizkuntzen inguruko informazioa eta ikasleen zenbait lan ikusteko aukera izango duzue.
2014/12/18
2014/12/16
EUSKARAREN EGUNA
Azkenean iritsi da lehiaketako erantzun
zuzenak eta irabazlea jakiteko eguna.
Bakarkako lehiaketaren irabazlea:
ANDER ERROIZENEA (Btx2)
Zorionak!!
Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi,
asko izan zarete eta. Hona hemen epe barruan parte hartu duzuenon izenak:
DBH1
Maitane
Arretxe
Naroa
Morales
Adrián
Blanco
DBH2
Xabier
Urritegi
Maialen
Cortabitarte
Aimar Ruiz
Olaia Iribar
Jon
Villafranca
Daniel
Gutierrez
Aitana
Arrondo
Janire Belló
Urko Carmona
Janire
Echeverría
Miryam Zafra
Andoni
Izagirre
DBH3
Anne Cao
Haizea
Belaunzarán
Saioa
Martinez
DBH4
Andoni
Rekondo
Jon Iribar
Unai Agudo
Ane Sesma
BTX1
Amaia García
Maider
Iriberri
Maialen
Izagirre
Maider
Dorronsoro
Idoia Romero
Adara
Jimenez
Daniel López
Jon Vazquez
Nagore Ancin
BTX2
Josu Unanue
Iosu Pagola
Laura Ruiz
Gorka
Aldanondo
Ander
Erroizenea
Ander Múgica
HLPP1
Gerald
Bumiller
Raul López
HLPP2
Mikel Benito
Christian
Iglesias
Igone Martín
Ivan Seco
Andrea
Dávila
Agos Pineda
Melisa
Blanco
Ander
Garazi Olea
Aitor
Palleja
Imanol
Medina
BAKARKAKO
LEHIAKETAREN ERANTZUNAK
1. Euskal
Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken txapelduna:
Amets Arzallus
2. Euritan Dantzan izeneko diska berria atera duen
taldea:
Gatibu
3. Ken
Zazpi taldeko kantaria:
Eñaut Elorrieta
4. Dagoenean
bonbon eta… :
ez dagoenean egon
5. Zer
ospatzen da abenduaren 13an?:
Santa Luzi eguna
6. Zein
da Amezketako meteorologorik famatuena?
Pello Zabala
7. Zein
da 14 zortzi milako igo dituen munduko lehen emakumearen izena?
Edurne Pasaban
8. Zein
da Donostiako Zinemaldian estreinatu berri den Jose Maria Goenagaren azken film
euskaldunaren izena?
Loreak
9. Noiz
ospatu zen Kontxako Bandera lehen aldiz?
1879.urtean.
10. Kostako zein herritan agertu zen
balea 1901ean?
Orio
11. Zein da euskal telebistako telesailik
zaharrena?
Goenkale
12. Nork idatzi zuen euskaraz argitaratu
zen lehen liburua?
Bernart Etxepare
13. Zein da Europako hizkuntzarik
zaharrena?
Euskara
14. Zein abeslarik sortu zuen “Txoriak
txori” abestia?
Mikel Laboa
15. Zein da Donostiako Haizearen
Orraziaren egilea?
Eduardo Txillida
16. Getariako moda museoaren izena:
Balenciaga
17. Txirrita bertsolariaren benetako
izen-abizenak:
Jose Manuel Lujanbio
18. Zein da Joxe Irazu idazlearen
goitizena?
Bernardo Atxaga
19. Nolako zura… :
halako ezpala
20. Zein da Euskal Herriko hiriburua?
Gasteiz
2014/11/29
EUSKARAK 365 EGUN!!!
Aurten lehiaketa berri bat antolatu dugu whatsappeko emotikonoak erabiliz. Iaz esaera zaharrak izan ziren: oraingo honetan EUSKAL KANTAK eta MUSIKA TALDEAK dituzue 2 iruditan.
Ea denon artean asmatzen ditugun.
Bota zure erantzuna sarrera honi erantzunez!!!
2014/11/02
IRAKASLE DESAGERTUAREN KASUA
DBH1ekoek irakurri berri duten liburua
Azken aldian Naturreko irakaslea oso modu bitxian jokatzen ari da. Hori uste du behintzat Fedek. Baina jakina Fedek zer edo zer berezia sentitzen du emakue horrekiko nahiz eta aitortzeko gauza ez den ezta bere lagun onenei ere: Txarli & Company banda detektibe-agentzia petoa. Eta hain zuzen ere, Federen susmoak gero eta handiagoak diren unean, lagun-taldea ekintzetara pasa beharko da: argitu beharreko kasu bat dute aurrean.
2014/10/30
XIVAREN MALKOAK
DBH3ko ikasleek irakurri berri duten eleberria
Hirurogeita
bederatzigarren urtea da, Apolo XI ilargira iritsi eta gizakia lehen aldiz
hango lurra zapaltzear zegoela; Javier 15 urteko protagonista madrildarra
Santenderrera bidali dute hango senitartekoekin uda pasatzera, aitaren
gaixotasun kutsakorra dela eta. Hango familia gainbehera etorritako XIX.
mendeko aberatsen leinukoa da, eta dituen bitxitasun guztien artean bat da
bitxiena: lau alaba dituzte, Rosa, Margarita, Violeta eta Azucena, zein baino
zein bereziagoak. Oso giro egokia Javier bere oskoletik ateratzen hasteko, hain
gustuko dituen zientzia fikziozko irakurketak pixkanaka atzean utziz. Areago,
tartean fantasma bat baldin badago! Kasualitatez, bestalde, Javierren adin
bereko ahizpa ere, Violeta, oso literaturzalea da, eta bien arteko elkarrizketak
testuartekotasun ugariren aitzakia dira. Oro har, eleberriak etxetzarren eta
goi-burgesen mundu helduezin batera darama irakurlea.
Ikuspuntuari
dagokionez, istorioa Javierrek berak kontatzen du gaur eguneko ikuspegiarekin,
helduaren begiradarekin. Baina gauzak hainbeste aldatu dira oso urte gutxitan!
Perspektiba atzeratu horrek zenbait anakronismo eragiten ditu, istorioaren
garaia narrazioaren garaiarekin nahastetik eratorriak. Esaterako,
162.orrialdeko komentarioa: "Gero konturatu nintzen (Gabrielek) batzuetan
totelka egiten zuela hizketarakoan, hitzak trabatuko balitzaizkio bezala.
Nesken bihotza samurtzen duen tik tipikoa, pentsatu nuen". Azken
pentsamendu hori berrogeita zortzi urteko narratzaileari dagokio, noski, eta ez
hamabost urteko eskarmentu gutxiko protagonistari.
Irene
Aldasoren itzulpenaren bermearekin dator liburua, eta itzultzaileak ez dio
erantzunkizunari iskin egin: oro har, oso ondo islatuta daude garai hartako
giroa eta hizkuntza ohiturak.
ARRISKUPEAN!!

DBH2ko ikasleek irakurri berri duten eleberria
Peñaflorida
institutuko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen
da ezustean. Bedela ez zen guztiek uste zutena: adineko gizontxo atsegin eta,
azken batean, normala. Bedelaren iraganean enigma ikaragarria ezkutatzen zen,
II. Mundu Gerran murgilduriko Europa erdiko armada eta polizia atzetik segika
ibili zitzaizkionetik. Donostian ezkutatu zen, izena eta itxura aldatuz, eta
ihes egin ahal izan zuen. Orain, ordea, hil ondoren, bere benetako nortasuna
zein den zabaltzen da, eta nazioarteko zenbait taldek (eta ez nolanahikoak!:
CIAk, neonaziek…) bedelaren sekretua eskuratu nahiko dute nola edo hala.
Misterioaren haria ezustean topatu zuten Peñafloridako ikasleek —«Bihotz Nahasiak» liburuko protagonistak, besteak beste: Isusko kirolzalea, Iban hackerra, Nerea zuhurra, Maitane eroa, Mutante irakasle xelebrea…—, beraien arteko hika-mika eta nahaste-borrasteekin nahikoa izango ez balute bezala, bat-batean hamaika arrisku saihestu beharko dituzte, eta ez bakarrik bedelak utzitako enigma nahasgarria argitu ahal izateko. Beraien bizia arriskupean izango dute uneoro, imajina zitzaketen arerio indartsuenen aurka, eta asmamena eta adimena biziki astindu beharko dituzte osorik jarraitu ahal izateko. Ez gutxi!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








