Joan den abenduaren 3an, ikastetxean Euskararen eguna ospatu genuen. DBHko ikasleek, tutoreekin lankidetzan, hainbat lan eskaini zizkiguten (bideoak, antzerki esketxak, dantzak, bertsoak...) eta, guztien artean, emanaldi polita eskaini zuten. Trikitilariak ere ibili ziren bazterrak girotzen. Lan horren erakusle blog honetan jarri ditugu hainbat bideo eta argazki.
Benetan eskerrak eman nahi dizkiegu ikasleekin batera saioa antolatzen aritu ziren tutore eta irakasleei eta trikitilariei.
Nadie lleva flores al Cementerio de los Ingleses, en la ladera del monte Urgull, en San Sebastián. Pero una tarde de verano, se pudo ver a una muchacha llorando ante un sepulcro. Tras ella se abría el misterio de una leyenda familiar y de un crimen cometido casi ciento cincuenta años atrás...
Silvia, Medikuntza-ikaslea, Indiara joan da
boluntario, mundutik urrun dagoen ospitale batean udan lan egitera. Gurasoak
eta mutil laguna aurka izan ditu erabaki hori hartzean, baina senari eta
bihotzari kasu egin die. Han Leo, Mehendra...
ezagutuko ditu eta guztiek batera bere bizitza aldatuko dute.
Argitaletxea: Elkar Argitalpen urtea: 2005 Orrialde kopurua:167
Gaia: nobela beltza
Bere jatetxea eta neskarekiko gorabeherak beste kezkarik gabe bizi da Aitor.
Halako batean, baina, hildakoak hasiko dira irteten armairutik, eta bera ere
zipriztinduko du odolak; kontua nondik nora doan ez badaki ere, erreakzionatu
egin beharko du Aitorrek eta egia bilatzen hasi, ikertzailetan jolasteko gogoz
ez baizik eta bizirik irauteko sen hutsez. Egiazko euskal izaera eman dio Iñaki
Irasizabalek nobela beltz honi, ez bakarrik gertalekuak gure inguruko paisaiak
direlako: pertsonaiek ere halako sinesgarritasun bat dute, beren arazo, beldur
eta erdipurdikeriekin; horrenbestez, idazkera azkar eta zinematografikoz
ondutako kontagai sendo bat lortu du egileak, amaitzean, irakurketaren
atseginarekin batera, nolabaiteko gustu gazi-gozoa uzten duena, bizitzarena
bezalakoxea.