2012/09/13

Ongi etorri 2012-2013 ikasturtera!

Uda ederra igaro eta
gatoz indarberrituta
guztion lanak ta proiektuak
ikusteko osatuta
ikasle eta irakasleon
ilusioak batuta
ekoizpen asko izan daitezen
hiru hizkuntzak uztartuta!


2012/07/08

AGUR 2011-2012

Beno, aurten ere iritsi da oporrak hartzeko garaia eta blog honi ere atseden pixka bat emango diogu.
Ikasturtean zehar saiatu gara artikuluak, lanak, audioak eta interesgarria iruditu zaigun hainbat informazio argitaratzen.
Orain, oporrak ondo aprobetxatzea besterik ez zaigu gelditzen.
Dena den, hizkuntzetako taldeak ez dugu amaitu nahi aholku bat eman gabe:
Aukeratu liburu onen bat eta irakurri euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Besterik ez! Hurrengo ikasturtean ikusiko dugu berriro elkar.
Arantzazu, Nekane, Iñaki, Mila, Eba

EUSKAL KANTAK

Ikasturte honen hasieran 4. DBHko ikasleek zenbait EUSKAL KANTA landu zituzten eta argazkiak eta letrak uztartuz lan egin zuten. Hemen dituzue lanik onenak ikusgarri. Gustuko izatea espero dugu.

ALDIZKARI DIGITALAK


Ikasturte amaieran 4. DBHko ikasleek gainerako taldeentzat antolatu zituzten tailerretako bat ALDIZKARI DIGITALAK sortzearena izan zen.

Ordu eta erdiko tartean, talde bakoitzak ikasturtean zehar izandako ekintzak bildu eta artikulutxoak idatzi behar zituzten.
Tailer honen antolatzaileak honakoak izan ziren:


MIKEL ALONSO (DBH 4Ako ikaslea)
ESTHER ORBEGOZO (DBH 4Ako ikaslea)
JON ETXEBERRIA (DBH 4Ako ikaslea)
JULEN ISASA (DBH 4Ako ikaslea)
IRATZ INTZIARTE (irakaslea)
EBA ETXARRI (irakaslea)
Aukeraketa egin ondoren, hona hemen maila bakoitzetik aukeratu dugun aldizkaria:





2012/06/09

BAZETORREK!   pelikularen estreinaldia

Añadir leyenda
Aurten ere ikastetxeko DBHko 3.mailakoek urteroko legez antzezlan batzuk sortu dituzte: 3A gelakoek zuzeneko emanaldia eta 3Bkoek berriz grabaketa. Ebaluaketa guztia lan horretan aritu ondoren orain emaitzak ikusteko garaia iritsi da.3Akoen zuzeneko emanaldia ikustea ezinezkoa izango da aktore-aktoresa batzuen bajak direla eta, baina 3Bkoen grabaketa posible izango da. Estreinaldia, ekainaren 22an goizeko 8:00etan ikastetxeko antzokian  izango da, beraz guztiak gonbidatuta zaudete!

2012/05/01

ZORIONAK IDOIA!!!

Joan den astean ezagutu genituen 2012. urteko ANTIA IDAZLAN LEHIAKETAn sarituta gertatu zirenen izenak eta IDOIA GORROÑO 4. DBHko ikasleak irabazi du Gazteen Kategoriako 2. saria.


Ez da idazlan lehiaketa batean Idoiak saria lortzen duen 1go aldia; dagoeneko jaso ditu beste hainbat ere, tartean, iazko 1go saria lehiaketa honetan bertan.

Ikastetxeko kide guztien izenean ZORIONIK BEROENAK helarazi nahi dizkiogu eta hasierako idazlan eta sari hauek ibilbide oparo baten abiapuntu izan daitezela opa diogu.

Bere aurtengo idazlan saritua irakurri nahi izanez gero sakatu izenburuaren gainean.

SUZKO ITZALPEKOAK (Idoia Gorroño / ANTIA 2012 / 2. saria)