2012/07/08

ALDIZKARI DIGITALAK


Ikasturte amaieran 4. DBHko ikasleek gainerako taldeentzat antolatu zituzten tailerretako bat ALDIZKARI DIGITALAK sortzearena izan zen.

Ordu eta erdiko tartean, talde bakoitzak ikasturtean zehar izandako ekintzak bildu eta artikulutxoak idatzi behar zituzten.
Tailer honen antolatzaileak honakoak izan ziren:


MIKEL ALONSO (DBH 4Ako ikaslea)
ESTHER ORBEGOZO (DBH 4Ako ikaslea)
JON ETXEBERRIA (DBH 4Ako ikaslea)
JULEN ISASA (DBH 4Ako ikaslea)
IRATZ INTZIARTE (irakaslea)
EBA ETXARRI (irakaslea)
Aukeraketa egin ondoren, hona hemen maila bakoitzetik aukeratu dugun aldizkaria:





2012/06/09

BAZETORREK!   pelikularen estreinaldia

Añadir leyenda
Aurten ere ikastetxeko DBHko 3.mailakoek urteroko legez antzezlan batzuk sortu dituzte: 3A gelakoek zuzeneko emanaldia eta 3Bkoek berriz grabaketa. Ebaluaketa guztia lan horretan aritu ondoren orain emaitzak ikusteko garaia iritsi da.3Akoen zuzeneko emanaldia ikustea ezinezkoa izango da aktore-aktoresa batzuen bajak direla eta, baina 3Bkoen grabaketa posible izango da. Estreinaldia, ekainaren 22an goizeko 8:00etan ikastetxeko antzokian  izango da, beraz guztiak gonbidatuta zaudete!

2012/05/01

ZORIONAK IDOIA!!!

Joan den astean ezagutu genituen 2012. urteko ANTIA IDAZLAN LEHIAKETAn sarituta gertatu zirenen izenak eta IDOIA GORROÑO 4. DBHko ikasleak irabazi du Gazteen Kategoriako 2. saria.


Ez da idazlan lehiaketa batean Idoiak saria lortzen duen 1go aldia; dagoeneko jaso ditu beste hainbat ere, tartean, iazko 1go saria lehiaketa honetan bertan.

Ikastetxeko kide guztien izenean ZORIONIK BEROENAK helarazi nahi dizkiogu eta hasierako idazlan eta sari hauek ibilbide oparo baten abiapuntu izan daitezela opa diogu.

Bere aurtengo idazlan saritua irakurri nahi izanez gero sakatu izenburuaren gainean.

SUZKO ITZALPEKOAK (Idoia Gorroño / ANTIA 2012 / 2. saria)

2012/03/17

IRAKURKETA:PROHIBIDO TENER 14 AÑOS


Aste Santuko oporretatik bueltan etortzen garenean 1go DBHkoek Prohibido tener 14 años liburua irakurriko duzue. Bertan zuen adineko neska-mutilei gertatzen zaizkien arazoak kontatzen dira eta zuen gustokoa izatea espero dugu.

2012/03/16

IRAKURKETA:DONDE ESTÉ MI CORAZÓN


Martxoan zehar DBH 2koek Jordi Sierra i Fabraren Donde esté mi corazón liburua irakurriko dute.Bertan, neska bati gertatzen zaion istorio hunkigarri bat kontatzen da eta gustora irakurriko dutelakoan gaude.

2012/03/12

IRAKURKETA: ISPILU VENEZIARRAK




Martxoa eta apirilean zehar 4. DBHko ikasleek Joan Manuel Gisbertek idatzitako ISPILU VENEZIARRAK liburua irakurriko dute.
Istorio misteriotsu bezain ziraragarri batean murgiltzeko aukera eskaintzen du liburuak eta espero gabeko amaiera.
Denon gustukoa izatea espero dugu eta amaieran irakurleen iritziak ere bai.